Antzerki-DantzaLeidor Zinema

IU+FEMALE+TRIP - LASALA KONPAINIA

Antzerki-DantzaLeidor Zinema

IU+FEMALE+TRIP - LASALA KONPAINIA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

"IU+FEMALE+TRIP" LASALA

Koreografa: Judith Argomaniz

Eszena zuzendaria: Judith Argomaniz

Musika: (IU - Arvo Pärt, Acid Ghost, George Frideric Handel y Deep Frieze), (Female - Cigarettes After Sex, Nina Kraviz, Pan Sonic y Marika Hackman), (Trip - The Irrepressibles y Fink)

Argiztapena Álvaro Estrada

Argiztapen teknikaria: Álvaro Estrada

Parte hartzaileak: (IU - Garazi Etxaburu y Jaiotz Osa), (Female - Carla Diego, Garazi Etxaburu y Paula Parra), (Trip - Carla Diego, Garazi Etxaburu, Sergio Moya, Jaiotz Osa y Rafke Van Houplines)

Iraupena: (IU 16’), (Female 14’), (Trip 13’)

 

CURRICULUMA

Bartzelonako Institut del Teatren eta Madrilgo Maria de Avila Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan egin zituen ikasketak Judith Argomanizek. Azken horretan lizentziatu zen, kalifikaziorik handiena eta aparteko saria lortuta. 2017an, Gipuzkoako Dantza Irakasleen Elkartearen errebelazio-saria jaso zuen. Ballet Biarritz Junior eta Amaury Dance Company konpainietan parte hartu du, eta Nacho Duatoren, La Macanaren eta Shlomi Bitton-en obrak interpretatu ditu. 2013. urtean, dantzatik eta fotografiatik zetozen artistez osatutako Lasala konpainia sortu zuen. 2013an sortu zenetik, bertoko eta nazioarteko hainbat jaialditara gonbidatu dute. Honako hauek dira berak sortutako lanetako batzuk: Hooked (2013), Hooked (still) (2014), Lauesku (2014), Lauesku 22 (2015), Trip y Now (2016) eta Microclimate (2017). Now lanak publikoaren saria lortu du Huescako Nazioarteko Antzerki eta Dantza Jaialdian, Dantza-ikuskizunik Onenaren Saria hain zuzen. Horrez gain, Espainiako Antzoki Sarearen Ballet, Dantza eta Mugimenduaren Arte Batzordeak gomendatu du lan hori. Hooked lanak —Hooked (still) obraren laburpena—, berriz, lehen saria eta publikoaren saria eskuratu ditu Frantziako Sens hiriko Les Synodales - Concours Chorégraphique Contemporain Jeunes Compagnies lehiaketan. Horrez gain, lehen saria eskuratu du Alcobendas Hiriko IX. Dantzaren eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Lehiaketan, beste sari batzuen artean.

 

LABURPENA

IU. Gu, itzalez betetako mundu batean, argia arnasten.

Female. Emakumeak

Trip. Bidaia bat. Bikaintasunaren eta garbitasunaren bila.

 

SARREREN SALMENTA: www.ticket.kutxabank.es atalean eta LEIDORreko leihatilan hurrengo ordutegian

- Astelehenetan, 19:30-20:00

- Ostegunetan, 18:15-18:45 eta 20:45-21:15

- Ostiraletan, antzerkia dagoenetan: 19:30-20:00

- Larunbatetan, 18:30-19:00 eta 21:30-22:00

- Igandeetan, 16:00-16:30; 18:30-19:00 eta 21:00-21:30

Informazioa
Leidor Zinema
Nola iritsi