MusikaTopic

ISLAK - MIKEL AZPIROZ

MusikaTopic

ISLAK - MIKEL AZPIROZ

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak babestua

Mikel Azpirozek album berri bat dakar: Islak, hitzaren zentzu bikoitzean, “uharteak” eta “errainuak”. Piano bakarrarekin egindako aurreko bi diskoen bidetik dator lan hau, Gaua eta Zuri diskoen jarraipen gisa. Azpirozek sortutako bederatzi konposizio biltzen ditu, isats-piano bikain batekin interpretatuak, 1978. urteko Steinway&Sons B ereduko pianoarekin hain zuzen ere.

Azpirozen musika –Ricardo Aldarondo musika kritikariak deskribatu izan duen bezala– hainbat geltokitatik igarotzen da, konpartimentu itxietan gelditu gabe, lengoaia bat sortuz non sintetizatzen den ñabarduraz betetako estiloa, notarik sobera ez duten melodia dotoreetan: inpresionismoa, beste lurralde batzuetako printza exotikoak, baita Euskal Herrikoak ere, bluesik izkinakoenak, abangoardiako joera sotilak… Karga espiritual esanguratsua duten piezak dira, entzulea introspekziora eta meditaziora daramatenak, baretasuna eta harmonia eskaintzen diotenak, patxada eta sosegua aldarrikatuz zalapartaren eta zarataren aurrean.

Mikel Azpiroz (Donostia, 1971), sei urte zituela hasi zen pianoa ikasten; Kontserbatorioan egindako musika klasikoko ikasketak laster bideratu ziren jazzaren eta bluesaren esparruetara. Ingeniaritza industrialean lizentziatu arren, beti izan zuen oso argi musikarekiko pasioa. Musikari, konpositore eta ekoizle gisa egin duen ibilbidean berak garatutako proiektuak daude (Elkano Browning Cream) eta baita hainbat bakarlari eta talderekin egindako lanak ere (The Waifs, Duncan Dhu, Travellin´Brothers, Jabier Muguruza, Elena Setien…).

Mikel Azpiroz: pianoa

Karlos Arancegui: bateria

Fernando Neira: kontrabaxua

 

 

Sarrerak: Topiceko leihatilan eta internetez