DeialdiakSanta Klara

IRTEERA GIDATUA - SALUBITA: GIPUZKOAKO ITURBURURIK HANDIENAREN SEKRETUAK AGERIAN

DeialdiakSanta Klara

IRTEERA GIDATUA - SALUBITA: GIPUZKOAKO ITURBURURIK HANDIENAREN SEKRETUAK AGERIAN

Tolosa 20400 Gipuzkoa

IRTEERA ETA BISITA GIDATUA 2024/06/07

Goizeko 10:00etan Santa Klaratik egingo da irteera autobusez. Salubitako urmaelera abiatuta, akuiferotik datozen uraren urbegi desberdinak erakutsiko dira.

Ondoren Beondegira  joango da autobusez. Hemen urak lur azpira nola sartzen diren ikusi eta ulertuko da. Bertako lurraren egituraren ezaugarriak ezagutu eta isurbideak aztertuko dira.

Beondegitik oinez, kilometro bat inguru, Leizeandiara joango da. Bertako paisaia ikusgarria ikusteaz gain barrura botatako zaborrak ikusi ahal izango da. Euriteen arabera, kobazulora sartzen den ur jauzia miresteko aukera ere egongo da.

Ibilbide guztian zehar Inma Mugerzak , hidrogeologoak, azalpenak emango ditu.

  • Dohain-Bisita Gidatua

    • Ibilbidea ez du zailtasunik, oinetako egokiak eramatea gomendatzen da
    • 10:00 Sta Klaratik abiatuta
    • Plaza mugatuak.    Izena emateko: tolosakoingurumenzentroa@gmail.com (aipatu ea euskaraz ulertzen duzun)

Informazioa
Santa Klara
Nola iritsi