ZineaLeidor Zinema

IÑAUTERIKERIAK

ZineaLeidor Zinema

IÑAUTERIKERIAK

Tolosa 20400 Gipuzkoa

DOAN

GONBIDAPEAN JASOTZEA BEHARREZKOA DA.

Gonbidapenak urtarrilaren 17tik aurrera Leidorreko lehiatilan jaso ahal izango dira

INAUTERIKERIAK

Pablo Dendaluze eta Joseba Urretabizkaiak Tolosako Iñauteriei buruz eginiko ikusentzunezkoa.

52 inauterizaleen testigantzak biltzen dira, kolage moduan, Tolosako Iñauterien iragana, oraina eta etorkizuna aztertu eta zabaltzen lagunduko dutenak.

Egileen hitzetan: “kolore, adin eta jatorri ezberdinetako protagonisten eskutik; gure festa mundialenak diren Iñauterien ezaugarri, bitxikeri eta pasadizo ahaztezinak entzun ahal izango dira. Azken finean, INAUTERIKERIAK(bilduma), Iñauterietan murgildu diren aurreko belaunaldiei omenaldia ere bada.”

 

PROGRAMA

Informazioa
Leidor Zinema
Nola iritsi