MusikaTopic

ILLUSIONS & ZINE ESPERIMENTALA - IÑAR SASTRE

MusikaTopic

ILLUSIONS & ZINE ESPERIMENTALA - IÑAR SASTRE

Tolosa 20400 Gipuzkoa

“Illusions” Iñar Sastreren piano bakarkako laugarren lana da. Oraingoan,

artistak bere sorkuntza musikala 20. hamarkadako zine esperimentalarekin batzea proposatzen du. Hortaz, ordu bete inguruko piano errezitaldia aldi berean proiektatuko diren hiru laburmetraiekin uztartuko da.

Mundua gure esperientzi eta ezagutzen arabera interpretatzen dugu. Hortaz, kanpo estimuluekiko pertzepzioa norberararen araberakoa da. Ideia horren haritik jaioko dira musika hauek.Kasu honetan, munduarekiko nire inpresioak kontatzen ditut, beste inongo errealitatetik baino nire irudimen propiotik gertuago dauden bizipenak elkarbanatuz. Esperientzia pertsonaletatik abiatuz, hainbat eratako emozio bidelagun izanda, doinu hauetan nire fantasia pertsonalenak dekribatuko ditut.

Musika hauek, konkretuki hamar konposizio propio eta jazzean ohiko diren bi estandar, bere osotasunean ez dira inongo estetika konkretutan kokatzen baina era berean musika garaikidearen eta jazz modalaren zaporea dute. Oso istorio ezberdinak dira abiapuntu eta hori horrela, errekurtso musikal ezberdinek leku hartzen dute batzuetan pianoan ohiko ez diren errekurtsoak ere present izanez.

Errezitaldian zehar proiektatuko diren hiru laburmetraiak hauek izango dira:

- Le Retour à la reason. (Man Ray, 1923)

- Vormittagsspuk (Hans Richter, 1928)

- Anemic Cinema. (Marcel Duchamp, 1926)

Unibertso surrealista eta dadaistaren ordezkari diren 20. hamarkadako hiru laburmetrai dira. Gutxi gorabehera bost minutuko iraupena du bakoitzak eta errezital honen ideia nagusia indartuko dute: ameskeria, irudikeria, lilura, ilusioa.

*  Film: Vormittagsspuk (Hans Richter, 1928)

  Ihesa (Popularra-Sastre)

  All the things you are (Jerome Kerns)

  Litany II (Toru Takemitsu)

* Film:  Le retour à la raison (Man Ray, 1923)

  Paris-Donostia (Sastre)

  Illusionist (Sastre)

  Routine (Sastre)

*  Film: Anemic Cinema (Marcel Duchamp, 1926)

  Bi errumaniar dantza op. 8 (Belá Bartók)

  Rotation (Sastre)


IÑAR SASTRE

Gaztetatik musikazale, Iñar Sastrek piano eta inprobisazioikasketak burutuko ditu Musikenen eta Conservatoire National Supérieur de Musique de Paris-en. Era berean, musika klasikoko ikasketak, jazz piano ikasketekin osatuko ditu parisko Ravel Kontserbatorioan.Lau diska kaleratu ditu, hiru pianista sortzaile modura, "Jolasak" (ausArt, 2012), "Sastre Artean" (ausArt, 2013) eta "Dialogues: Improvisations on Beethoven" (Orpheus Classical, 2016), eta bat ganbera musikan, "Begiradak" (auArt, 2014)

Bere lana batez ere musika beste disziplina artistiko batzuekin uztartean gauzatuko da. Musikari sortzaile gisa, "Sin título en Colores", "N.A.N.", "Oinazez", "El show del espectador" , "Esku Harriak" espektakuluetan ariko da eta hainbat dokumental, laburmetrai eta luzemetraiei ere musika jarriko die. Inprobisazioarekiko duen erakarpena medio, "Jusqu'au bout de l'impro" (France Musique) saioan parte hartzera, Francis Poulencen inguruko mahai-inguru internazionalean inprobisatzera eta Pasolini zinegilearen inguruko kontzertu bat ematera eramango du. "Punto de Vista" zine festibaleko sari banaketan, "Sarasastre" emanaldia eskainiko du, Sarasateren pianoan joaz. Parisen, sarri pelikula mutuak musikatuko ditu "Cinémathèque Française", "Fondation Pathé" edo eta "Cinéma le Balzac bezelako zinemetan".

Kantu generoarekin ere harreman estua mantenduko du hainbat sari eskuratuz.

 

SARREREN SALMENTA: www.topictolosa.com atalean eta TOPICeko leihatilan hurrengo ordutegian (aldaketak eman daitezke)

- Lanegunetan 10.00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

- Asteburu eta Jaiegunetan 10:00etatik 14:00era eta 15:00etatik 19:00etara.

- Astelehen: Itxia.

 

Informazioa