HitzaldiakTopic

ILARGIA ETA LANDAREAK - JAKOBA ERREKONDO

HitzaldiakTopic

ILARGIA ETA LANDAREAK - JAKOBA ERREKONDO

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Urtero landareekin egin beharreko lanak ugariak izaten dira (bai baratzean, frutarboletan, lore baratzean edota basoan); eta garrantzitsua da hauek zerrendatzea. Hori bai, lan-gida egiterako garaian, ilargiaren faseak kontuan hartzeko gomendioa ematen da. Izan ere, “landareen bizimoduak ezin die alde egin Lurrean Eguzkiak eta Ilargiak sortzen dituen eraginei”, Jakoba Errekondoren hitzetan.

Lurrean gehien nabaritzen den ondorioa itsasoaren etengabeko gorabehera da; baina ilargiak, landareengan ere badu eragina, hainbat ikerlariren lanen emaitzen arabera. Ez du Eguzkiaren pareko eraginik (tenperatura, argi zuzena, hezetasuna…), baina uste baino handiagoa da: aldaxkak noiz erantsi zehazteko, landareak landatzeko, indarra emango dion izerdiaren norantza aldatzeko …

Ilargiak bi ziklo nabarmen ditu: ilberria eta ilzaharra (betetzen eta husten ikusten duguna); era berean, ilgora eta ilbehera (zerumugan gora eta behera ikusten duguna). Zein momentu da egokiena gure landareekin eginbeharrekoak egiteko?

Gai honen inguruan gehiago jakin nahi baduzu, zorteko zaude: 2023 urte honetan baratzari etekina ateratzeko jakin behar duzun guztia ezagutzeko aukera izango duzu, Jakoba Errekondoren eskutik, datorren urtarrilaren 25ean. Izan ere, “ILARGIA ETA LANDAREAK” gida-liburua aurkeztuko digu.

“ILARGIA ETA LANDAREAK” : Liburuaren aurkezpena eta kontsultategia

Tokia: TOPIC, urtarrilak 25, 18:30an.

Prezioa: doan (izenematea derrigorrezkoa orrialde honen amaieran)

Hasteko liburuaren aurkezpena egingo da; eta ondoren, galderak egiteko tarte bat izango dugu Jakobak argitzea nahiko zenukeen zalantza edo galdera guztiei bide emateko (nahi izanez gero edo etorri ahal izango ez baduzu, aurreratuiguzu zure galdera emailez!). 

Saioaren ondoren, liburua (urteko lanen agenda) eta egutegia eskuratzeko aukera egongo da. Liburuan, astero-astero landareekin egin behar diren lanetarako ilargiaren bi zikloak erakusten dira, eta hilero fruitu-arbolatan, lorategian edo basoan egin beharrekoak ere adierazten dira.

Hitzaldia doakoa da. Izena emateko derrigorrezkoa da azoka laguna izatea.

 

 

 

 

 

 

Informazioa