IkastaroakTolosako Kultur Etxea

"IKASI ZAINTZEKO" KANPAINA - GURETZAKO - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

"IKASI ZAINTZEKO" KANPAINA - GURETZAKO - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

“IKASI ZAINTZEKO” KANPAINA

Prestatzailea: Soraya Ronquillo (Bidez Bide Elkartea)

Eguna: Ekainak 3 (Ostirala)

Ordutegia: 17:00-19:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Gaztelania

Matrikula: Doan (aurrez izena eman behar da)

Doako informazioa, orientazioa eta aholkularitza BEHIN-BEHINEKO GAIKUNTZA duten eta mendekotasuna duten pertsonak zaintzen dituzten pertsonentzat, Gipuzkoan.

Gizarte-erakundeetan mendekotasuna duten pertsonei arreta soziosanitarioa emateko Profesionaltasun Ziurtagiria lortzeko beharrezkoak diren edukiei eta baldintzei buruzko informazioa emango dizugu.

Ziurtagiri hori lortzeko epea 2022ko abenduaren 31n amaitzen da.

 

GURETZAKO: JATORRI ANITZEKO EMAKUMEENTZAKO GUNEA

Parte hartu nahi baduzu jatorri ezberdinetako emakumeentzako aisialdi, laguntza eta elkartasun espazio batean, jo dezakezu jarduera hauetara.

Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun Saila, Tolosako Udaleko Berdintasun Sailaren laguntzarekin

Harremanetarako: 646057080 / migrazioa@tolosaldea.eus

 

IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA

Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.

Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/

Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.

Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.

Jarraiguzu:

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

OHARRA: Printzipioz, jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

 

PROGRAMA

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi