Acc
Home
DeialdiakTolosa

IBIUR URTEGIRA ETA EDATEKO UREN ARAZTEGIRA. BISITA

DeialdiakTolosa

IBIUR URTEGIRA ETA EDATEKO UREN ARAZTEGIRA. BISITA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Martxoaren 22an Uraren Mundu Egunaren ospakizunaren inguruan Tolosako Udalak hainbat ekintza antolatu ditu. 

Gure etxeetara iristen den ura nondik datorren eta edangarria izateko nola prestatzen den ezagutu nahi baduzu Ibiur urtegia eta ura edangarria egiteko tratamendu plantaren  instalazio ezezagunak eta interesgarriak barrutik bisitatzeko aukera paregabea duzu.

Urtegian azalduko da “nola funtzionatzen duen,  zenbat ur ateratzen den une bakoitzean eta emari ekologikoa zer den“  eta araztegian azalduko dira zeintzuk diren ura edangarria izateko ematen diren pausoak eta tratamenduak.

Eskualdeko uren kudeaketa ezagutzeaz gain, uraren kontsumo arduratsuarekin sentsibilizatzea eta bere erabilerak eta ustiapenak ingurumenean dituen ondorioak ulertzea dira bisita honen helburuak.

Bisita doakoa da eta parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da.

Aipatu: kopuruak (helduak/haurrak) eta euskara bai/ez

Informazioa
Igandea, 2026(e)ko Mar 15 / 10:00 - 13:15