IkastaroakTolosako Kultur Etxea

HURBILKETA POLITIKOA HAURTZAROKO SEXU-ABUSUETARA - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

HURBILKETA POLITIKOA HAURTZAROKO SEXU-ABUSUETARA - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

HURBILKETA POLITIKOA HAURTZAROKO SEXU-ABUSUETARA

Prestatzailea: Susanna Minguell Alonso

Egunak: Apirilak 28; maiatzak 5, 12, 19, 26 (osteguna). 5 saio

Ordutegia: 18:00-20:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Gaztelania

Matrikula: 10€

Prestakuntza irekia eta mistoa da, 16 urtetik gorako pertsonei zuzendua; haurtzaroan sexu-indarkeria jasan duten ala ez kontuan izan gabe, haurrei egindako sexu-abusuen irakurketa intimo eta politikora lehen hurbilketa bat egin nahi dutenei zuzendua, hain zuzen.

Lehenengo saioa baino egun batzuk lehenago, zuen ustez, zentzu zabalean, abusua den horren argazki bat bidaltzeko eskatzen dizuegu, lehenengo egunean kolektiboki lantzeko.

Jorratu beharreko gaia delikatua denez, prestatzailearekin harremanetan jartzeko aukera izango duzue. Hala, harrera-bilera pertsonala egin ahal izango duzue, dituzuen zalantzak eta kezkak adierazteko.

IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA

Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.

Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/

Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.

Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.

Jarraiguzu:

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

OHARRA: Printzipioz, jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

 

PROGRAMA

 

Informazioa
2022/04/28 - 2022/05/26
18:00 - 20:00
Aldizkakotasuna: Osteguna
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi