Antzerki-DantzaLeidor Zinema

HONDAMENDIA - AXUT! / ARTEDRAMA

Antzerki-DantzaLeidor Zinema

HONDAMENDIA - AXUT! / ARTEDRAMA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

ESZENA BONUA

Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau?

2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat.

2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean?

Hitz hoberik topatu ezean “hondamendia” deitu diogun horrek ataka larrian jarri ditu guztiak, halako gertaera lazgarri baten ondotik deus okerragorik etor ezin daitekeen ustean.

Pantailek hartu dute hitzaren tokia eta zaborrak gure bizien arrasto bihurtu dira. Langile bat hiltzen da beharrean. Astero.

2022ko otsaila. Zabor meta erraldoian aztarrika, bide-seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren balizko zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugula dioen intuizioa.

  • Dirección: Ximun Fuchs.
  • Autor: Harkaitz Cano.
  • Reparto: Ander Lipus, Ane Sagues, Ruth Guimerá, Jon Ander Urresti, Maialen Belaustegi, Maite Larburu, Manex Fuchs, Eneko Gil.
  • Video: Maialen Belaustegi.
  • Coreografía: Philippe Ducou.
  • Música: Maite Larburu, Asier Ituarte.
  • Escenografía: Fran Dussourd.
  • Diseño iluminación: David Bernués.
  • Diseño de sonido: Philippe Barandiaran.
  • Técnico: Leltxu Ostolaza.
  • Creación de video: Eñaut Castagnet.
  • Fotos: Ainhoa Resano.
  • Diseño gráfico: Roberto Quintana.
  • Producción: Iasone Parada, Mikel Unamunzaga, Argi Perurena.
  • Distribución: Irantzu Azpeitia.
  • Mediación: Arantxa Hirigoyen.
  • Producción: Artedrama y Axut!.

Hzikuntza: Euskera.

Iraupena: 100 min.

Sarrerak: web orrian eta Leidorreko leihatilan

 

Informazioa
Leidor Zinema
Nola iritsi
MusikaLeidor Zinema

IDOIA ASURMENDI - DE AMAR Y DESANDAR

Ostirala, 2025(e)ko Urt 03 / 20:00
Antzerki-DantzaLeidor Zinema

SENTSAZIOAK - HODEI MAGOA

Larunbata, 2025(e)ko Urt 04 / 17:00
Antzerki-Dantza

ESZENA PROGRAMAZIOA - NEGUA UDABERRIA

2025/01/10 - 2025/06/07
01:00 - 01:00
MusikaLeidor Zinema

GO!AZEN 11.0

Larunbata, 2025(e)ko Urt 11 / 16:30
Pase gehiago badaude.
Antzerki-DantzaLeidor Zinema

NININI - ANTTON TELLERIA

Ostirala, 2025(e)ko Ots 07 / 19:00