Deialdiak

HONDAKINAK PREBENITZEKO EUROPAKO ASTEA

Deialdiak

HONDAKINAK PREBENITZEKO EUROPAKO ASTEA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea urtean aste bat izan ohi da eta aste horretan zehar, kontsumo jasangarriari eta ekonomia zirkularrari buruzko oroigarri berezia egiten zaie.

2022-ko Hondakinen prebentziorako astean sortzen dugun hondakinen kopurua gutxitu beharra dagoela gogorazi nahi da. Hori dela eta hondakinak hierarkiza daitezke, lehenengo eta behin, hondakinen produkzioa murriztu behar da; bigarrenik, berrerabili eta birziklatzea; eta azkenik, desegitea.

Hauek dira gure buruari egin beharko genizkioken galderak:

  • Murriztu. Benetan behar al dugu? Produktuen bildukiari ere aplika dakioke.
  • Berrerabili. Behin eta berriro erabil daitezkeen artikuluen erabilera, erabilera bakarreko artikuluengatik ordezkatu. Eta ez bakarrik plastikozko produktuekin, aplikatu beste produktu mota batzuei.
  • Birziklatu Hau azken aukera da. Aurreko urratsak ematen badira, birziklatzeak zati txiki bat izan beharko luke.

 

Hauek lirateke aste honetako helburu nagusiak:

  • Hondakinen arazoari eta horien ondorioei buruz sentsibilizatzea.
  • Herritarrak mobilizatzea eta animatzea, oro har, eta gazteenak bereziki, gure jokabidea aldatzera, gure eguneroko bizitzan hondakinak murriztuz: ikastetxean edo lanean, gure etxeetan, gure aisialdian...

 Ez dugu ahaztu behar hondakinik onena sortzen ez dena dela! Berrerabili, konpondu, ahal den neurrian partekatu! Dirua aurrezteaz gain, hondakin kopuru handia saihestuko dugu.

 Erakunde eta herritarren partehartzea beharrezkoa da hondakin kopurua gutxienekoa izan dadin. Tolosako Udala lanean ari da Tolosa herria jasangarriago bihurtzeko eta horretarako herritarrek sortzen ditugun hondakin kopurua gero eta txikiagoa izatea lortu behar dugu.

 

Hondakinak prebenitzeko astearen aurrean sentsibilizazio ekintzak antolatu ditu Udalak.

            Triangulo Plaza  / 11:00etatik – 13:00era

           Triangulo Plaza  /  9: 00etatik 20: 00etara.

 

 

Informazioa
Antzerki-DantzaLeidor Zinema

GO! AZEN 9.0 KONTZERTUA

Larunbata, 2023(e)ko Urt 07 / 12:30
Pase gehiago badaude.
BesteakAranburu Jauregia - Udal Liburutegia

KOMIKIEN IRAKURKETA KLUBA EUSKARAZ

Astelehena, 2022(e)ko Abe 12 / 18:00
Pase gehiago badaude.
IkastaroakTolosako Kultur Etxea

EROTIKA TAILERRA: GORPUTZA BOTERETZEA - JABETZE ESKOLA

2023/01/16 - 2023/02/06
17:00 - 19:00
Astelehena
BesteakAranburu Jauregia - Udal Liburutegia

IRAKURKETA KLUBA GAZTELANIAZ

Asteartea, 2022(e)ko Abe 20 / 18:00
Pase gehiago badaude.
KirolakSan Frantzisko pasealekua

ERO ETXE KROSA 2023

Igandea, 2023(e)ko Urt 22 / 11:30 - 13:30
IkastaroakEreite Elkartea