Acc
Home
HaurrakLeidor zinema

HIZKIDANTZA - EL LAGARTO BAILA

HaurrakLeidor zinema

HIZKIDANTZA - EL LAGARTO BAILA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

ESZENA BONUA

Hizkidantza hitzen, soinuen eta zizakaduren arteko dantza bat da, haurren irudizko unibertsora eta hizkuntza ikasteko haurtzaroko prozesuetara hurbilduko gaituena. 

 

Jolas eszeniko zainduaren bitartez, bi pertsonaia —Terpsichore (dantza) eta Euterpe (musika)— ikusiko ditugu gorputzaren eta ahotsaren adierazpide desberdinekin esperimentatzen. Mundura iritsi berri diren izakiak izanik, inguruan ikusten dituzten materialekin, objektuekin eta gertaerekin harremantzen dira, eta musikaltasun poetikoz jantzitako irudietan zehar doan ez-hitzezko mintzaldia artikulatzen dute; errealitatea eta fantasia harmonian elkartzen eta nahasten diren paso a dos batean.

Elkarrekin adierazpen unibertso bat sortzen dute, non hitzek eta letrek hegan eta dantzan egiten duten esanahiz bustitako soinuen zirimola baten erdian. Bertan, lengoaia musika gisa sentitzen da eta gorputzarekin abesten eta dantzatzen da.

El Lagarto Bailak ikuskizun didaktiko bat proposatzen du, publikoaren desira artistikoekin zuzeneko lotura bilatzen duena, eta bai gorputz zein musika adierazpenaz familian gozatzeko gonbidapena luzatzen duena.

  • Iraupena: 45 minutu
  • Nori zuzendua: 2 - 5 urte

 

Sarrerak: web orrian eta Leidorreko leihatilan

 

 

Informazioa
Larunbata, 2024(e)ko Aza 09 / 17:00
Leidor zinema
Nola iritsi