IkastaroakTolosako Kultur Etxea

HIL ARTE BIZI: HERIOTZAREN AURREAN ERE, GURE ERARA - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

HIL ARTE BIZI: HERIOTZAREN AURREAN ERE, GURE ERARA - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Formatzailea: Nere Erkiaga

Egunak: Apirilak 18, 25; maiatzak 2, 9 (asteartea). 4 saio

Ordutegia: 17:30-20:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Euskara

Matrikula: 5€

Mendez mende, emakumeak izan dira jaiotza- eta heriotza-prozesuetan bideratzaile nagusiak. Osasun-arloko emakume profesionalek ere garatu eta zabaldu dute haien jakintza, bi prozesuak naturaltasunez eta beldurrik gabe bizitzeko. Lau tailerretako ibilbidean, pausoz pauso, gure erabaki praktikoak argitzen saiatuko gara, soberan ditugun beldurrak uxatzeko helburuarekin.

Heriotzaren aurrean ere, norberak bere era duelako. Eta taldean egindako lanarekin, beldurrak txikitu daitezkeelako.

 

IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA

Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.

Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/

Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.

Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.

Jarraiguzu:

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

OHARRA: Printzipioz, jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

PROGRAMA

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi