MusikaLeidor Zinema

HARIAN - EÑAUT ELORRIETA & KAABESTRI STRING ENSEMBLE

MusikaLeidor Zinema

HARIAN - EÑAUT ELORRIETA & KAABESTRI STRING ENSEMBLE

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Musikarako duen berezko dohaia oinarri, etengabe experimentatzeko eta hobetzeko grinak eraginda iritsi da Eñaut Elorrieta gaurdaino,kantuen sorkuntza eta interpretazioaren zidorretatik.Erronkei anbizioz eta kreatibitatez aurre eginez jorratu du bidea.

“Deserriko kantak”diska (Eñaut Elorrieta - ELKAR - 2013) mugarri izan zen bere jardunean. Ondoren,Ken Zazpiren disko sinfonikoak eta aspaldion Labeque Ahizpekin egiten duen kolaborazio lan estuak,besteak beste, mundu klasikoan arakatzera  eraman  dute.

Jakinmin  horretatik, lengoaia horretatik formulatu du bere burua eta formatu eraberrituan berrasmatu. Orain  aurkezten  dugu  HARIAN  izeneko  proiektua klasikoa  bezain  berrizalea  da, erronka kantariarentzat, bere ondoan gauden  guztiontzat, eta baita publikoarentzat ere. Zuzeneko bira honetan KAABESTRI STRING ENSEMBLE hari-boskotearenkin ariko da Eñaut Elorrieta, Fernando Velázquez-ek,  Carlos Monfort-ek  eta  Juan Carlos Perez-ek lan honetarako eta  formazio   honentzat  propio  idatzitako  moldaketak  interpretazio  mailarik  altuenean ejekutatuz.Dotoreziaz eta zehaztasunez zipriztinduriko noten artean Eñauten ahotsa sendo sumatzen da,libre eta zabal. Zalantzarik gabe, oso lan erakargarria  halako artista kreatibo batentzat. HARIAN proiektua zuzeneko emanaldietan gozatu ahal izango dute entzuleek.

EÑAUT ELORRIETA & KAABESTRI STRING ENSEMBLE; “HARIAN” KAABESTRI STRING ENSEMBLE:Euskadiko Orkestra Sinfonikako bost musikarik osatuta: bi biolin, biola, txelo eta kontrabaxua.

FORMAZIOA

. EÑAUT ELORRIETA: Ahotsa

. OSCAR LOPEZ: Biolina

. IGOR TORRE: Biolina

. ARKAITZ MARTINEZ: Biola

. JON LARRAZ: Txeloa

. PALOMA TORRADO: Kontrabaxua

KANTUEN MOLDATZAILE NAGUSIA:

. FERNANDO VELÁZQUEZ

MOLDATZAILE GONBIDATUAK:

. CARLOS MONFORT

. JUAN CARLOS PÉREZ (ITOIZen kantu bat moldatu du)

Abuztuan  lau  tema  grabatu  dituzte,  eta  soinu  teknikaria  DAVID  CHALMIN izan da (LABEQUE AHIZPAK-en soinu teknikaria eta frantziar musiko zein produktore ezaguna)

 

Informazioa
Leidor Zinema
Nola iritsi