HARI EZKUTUA | MARIANO ARSUAGA
Mariano Arsuagak bizi-jarrera gisa ulertzen du pintura.
Bilaketa etengabean dabilen artista da Mariano, eta erantzunik topatzen ez badu ere, bideari, prozesuari ematen dio garrantzia. Pinturarekin, kolorearen bidez, modu abstraktuan erakusten ditu emozioak.
Arsuagaren beraren hitzek ondo islatzen dute bere lanen sorburua: “Nire lanak bizitzaren eta estetikaren pertzepzioetatik eta beharretatik sortzen dira. Beti itzultzen naiz pinturara, pintura baita ezagutzara, edertasunera eta espiritualtasunera irekitzen duen ateetako bat.”
Mariano Arsuagaren obra zabala bilduma publiko zein pribatu ugaritan topa dezakegu, eta bakarka zein taldeka egin dituen erakusketak kontaezinak dira.
Oraingo honetan, Tolosan, bere herrian, bilduma zabal honetaz gozatzeko aukera izango dugu.
Mila esker, eta urte luzez segi dezala munduaz duzun begirada horrek gu liluratzen.
Nola iritsi





