Acc
Home
ErakusketakAranburu Jauregia

HAMALAU ORDUKO IBILALDIA - 1925/2025

ErakusketakAranburu Jauregia

HAMALAU ORDUKO IBILALDIA - 1925/2025

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Datorren ekainaren 7an ehun urte beteko dira Tolosaldeko hamalau mendizalek berealdiko erronka egitea pentsatu zutenetik. 1925eko ekainaren 7 hartan, Francisco Larrañaga Goya (Patxi Txortxi) buru zutela, mendi zeharkaldi zirkular bati ekin zioten14 lagunek, Tolosan hasi eta bukatu. Ibilbidea, hauxe: Tolosa, Gaztelu, Uli, Gorriti, Lekunberri, San Miguel, Guardetxe, Igaratza, Amezketa, Alegi eta Tolosa. Guztira, 70 kilometro. 14 Orduko Ibilaldia izenarekin igaro da historiara zeharkaldi hura, ondo prestatutako mendizaleentzat hori baitzen eta hori baita ordutegi egokiena.

Aipatutako Larrañagaz gain, hauek izan ziren ibilaldian parte hartu zuten beste mendizaleak: Ramon Barrio, Jose Albero, Paco Tuduri, Eduardo Laborde, Juan Jauregi, Anthon Subijana, Teodoro Agote, Ricardo Diaz, Francisco Labaien, Ricardo Azaldegi, Manuel Laborde, Victor Arrillaga eta Simon Arrúe.

Hurrengo urtean, berriro errepikatu zuten martxa maiatzaren 30ean, lehen aldian baino mendizale gehiagok. Eta 1943an eta 1967an ibilaldi neurtu modura antolatu zuen Aralarko Adiskideak elkarteak, lehia izaerarik gabe, ibilbide eta izen berarekin.

1972. urtetik aurrera, Montrealeko Olinpiar Jokoen harira, “14 Orduko Ibilaldia” instituzionalizatua geratu zen urte olinpikoekin bat etorriz. Hala, Euskal Herriko mendizale martxa ezagunena eta arrakastatsuena bihurtu zen, beti Aralarko Adiskideak elkarteak antolatuta

.Geroztik, Covidaren pandemia dela-eta 2020an izan ezik, lau urtean behin berritu da hitzordua, eta milaka mendizale elkartu dira orain arteko hamahiru ekitaldi “olinpikoetan”. Aurten, beraz, ehun urte dira lehen ibilaldi hura egin zenetik, eta Aralarko Adiskideak elkarteak ekitaldi hauek antolatu ditu mendeurrena oroitzeko:

 

* ERAKUSKETA

Garaiko jatorrizko agiriak, argazkiak, kartel bilduma osoa, liburuxkak edo esku-orriak, diplomak, ordutegi kontroletako fitxak, partaideen opariak eta bestelako objektuak izango dira ikusgai. Azken urteotako bideoak ere ikusgai izango dira modu jarraituan, horretarako egokitutako gune batean.

* Hitzaldia eta proiekzioa. Ekainaren 5ean, 19:00etan, Topicen.

“14 Orduen mendeurrenean” hitzaldi-proiekzioa, Francisco Tuduriren eskitik, martxaren jatorriari eta bilakaerari buruz. Azalpenekin batera, hainbat argazki eta dokumentu erakutsiko ditu.

Ondoren, Pablo Dendaluzek (Tolosako Kaxoia) eginiko bideo bat proiektatuko da.

 

Informazioa
Aranburu Jauregia
Nola iritsi
IkastaroakKzgunea - Gorosabel

KZGUNEA - URTARRILA

2026/01/01 - 2026/01/31
01:00 - 01:00
Musika

EÑAUT ELORRIETA eta ALOS QUARTET

Larunbata, 2026(e)ko Urt 03 / 19:00
Musika

ANDER ZUBILLAGA

Igandea, 2026(e)ko Urt 04 / 18:00
Antzerki-DantzaLeidor zinema

JON PLAZAOLA - AA AITA

Ostirala, 2026(e)ko Urt 09 / 19:00
Antzerki-DantzaLeidor zinema

GO! AZEN 12 - KONTZERTUA

Larunbata, 2026(e)ko Urt 10 / 12:00
Pase gehiago badaude.
IkastaroakANDRAGORA Tolosaldeko Emakumeen Etxea

EMAKUMEENTZAKO JABETZE ESKOLA. EUSKAL EMAKUME IDAZLEEN IRAKURKETA FEMINISTA TALDEA

Asteazkena, 2026(e)ko Urt 14 / 18:00 - 20:00
Pase gehiago badaude.
MusikaLeidor zinema

MIKEL AZPIROZ - BAKE PIEZA

Ostirala, 2026(e)ko Urt 16 / 20:00
BesteakLeidor zinema

ATARIA BERTSO JAIALDIA

2026/01/17 - 2026/01/09
18:00 - 01:00
DeialdiakTolosako Kultur Etxea

ODOLEMAILEAK

Astelehena, 2025(e)ko Abe 22 / 16:30 - 20:30
Pase gehiago badaude.
Antzerki-DantzaLeidor zinema

QUERIDA AGATHA CHRISTIE

Ostirala, 2026(e)ko Urt 23 / 20:00
HaurrakLeidor zinema

SEMAFOROA

Larunbata, 2026(e)ko Urt 24 / 17:00
MusikaLeidor zinema

VERDE PRATO

Ostirala, 2026(e)ko Urt 30 / 20:00
HaurrakLeidor zinema

ZERUA LAPURTU DUTE - PIRROTX, MARIMOTOTS, PUPU ETA LORE

Larunbata, 2026(e)ko Urt 31 / 11:00
Pase gehiago badaude.
Antzerki-DantzaLeidor zinema

LOREEN HIZKUNTZA

Ostirala, 2026(e)ko Ots 20 / 20:00
MusikaLeidor zinema

ABRAHAM CUPEIRO - LOS SONIDOS OLVIDADOS

Ostirala, 2026(e)ko Ots 20 / 20:30
Antzerki-DantzaLeidor zinema

DAVID CEPO - NO CRUCES LOS BRAZOS

Osteguna, 2026(e)ko Mar 05 / 20:00
MusikaLeidor zinema

OLATZ SALVADOR - ZAINAK EMAN

Ostirala, 2026(e)ko Mar 06 / 20:00
Antzerki-DantzaLeidor zinema

LA SENIOR

Ostirala, 2026(e)ko Mar 13 / 20:00
HaurrakLeidor zinema

GORA MUSIKA!

Larunbata, 2026(e)ko Mar 14 / 17:00
Antzerki-DantzaLeidor zinema

TRAJEA

Ostirala, 2026(e)ko Mar 27 / 20:00
MusikaTopic

TOLOSAKO UDAL MUSIKA BANDA

Larunbata, 2026(e)ko Mar 28 / 19:00
Antzerki-DantzaLeidor zinema

EL SHOW DE IGNATIUS FARRAY

Ostirala, 2026(e)ko Api 10 / 20:30
HaurrakLeidor zinema

HODEI GUZTIEN GAIÑETIK

Larunbata, 2026(e)ko Api 18 / 17:00
Antzerki-DantzaLeidor zinema

EL BRUJO - MI VIDA EN EL ARTE

Ostirala, 2026(e)ko Api 24 / 20:00
MusikaLeidor zinema

MUSIKENE BIG BAND

Ostirala, 2026(e)ko Mai 08 / 20:00
Antzerki-DantzaLeidor zinema

DULCINEA - PALOMA SAN BASILIO

Ostirala, 2026(e)ko Mai 15 / 20:00
Antzerki-DantzaLeidor zinema

KAKA - ERKIA ETA XANTI

Larunbata, 2026(e)ko Mai 16 / 20:00
MusikaTopic

ESANEZIN - HORMETAN IDAZTEN

Ostirala, 2026(e)ko Mai 22 / 20:00
Antzerki-DantzaTopic

ZANBUILA - LOLAK KOLEKTIBOA

Ostirala, 2026(e)ko Mai 29 / 20:00
MusikaTopic

AMATERRA - POLARIS

Larunbata, 2026(e)ko Mai 30 / 19:00