IkastaroakAbastos eraikina

GURETZAKO. EMAKUME AFRIKAR MIGRATZAILEAK BIDEGURUTZEAN - JABETZE ESKOLA

IkastaroakAbastos eraikina

GURETZAKO. EMAKUME AFRIKAR MIGRATZAILEAK BIDEGURUTZEAN - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

TOLOSAKO JABETZE ESKOLA   

GURETZAKO: JATORRI EZBERDINETAKO EMAKUMEENTZAKO GUNEA

Parte hartu nahi baduzu jatorri ezberdinetako emakumeentzako aisialdi, laguntza eta elkartasun espazio batean, jo dezakezu jarduera hauetara.

Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun Saila, Tolosako Udaleko Berdintasun Sailaren laguntzarekin

Harremanetarako

646057080

migrazioa@tolosaldea.eus

 

PRESTAKUNTZA TAILERRA: EMAKUME AFRIKAR MIGRATZAILEAK BIDEGURUTZEAN

Prestatzailea: Jeanne-Rolande Dacougna Minkette

Eguna: Azaroak 14 (osteguna)

Ordutegia: 17:30-20:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Matrikula: Doan (aurrez izena eman behar da)

Tailer honetan aztergai izango ditugu emakume afrikar migratzaileen autonomia-prozesuak, dekoloniala eta arrazakeriaren aurkakoa den ikuspuntu feminista batetik begiratuta. Metodologia dinamikoa eta parte-hartzailea erabilita, halako ibilbide bat egingo dugu emakume horien prozesu migratzaileetara hurbiltzeko: (des)eraikitzen joango gara horiei buruz ditugun imajinarioa eta pertzepzioak, eta proposamenak landuko ditugu erabateko herritartasuna gauzatze aldera.

 

Argibideak eta matrikula

Izen ematea irailaren 9tik aurrera

Matrikula Kultur Etxean ordainduko da (ordaintzeko txartelarekin), izena emateko orduan.

Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea.

Informazioa eskatzeko, hots egin beheko telefono zenbakira edo mezua bidali beheko posta elektronikora: 943670383  /  berdintasuna@tolosa.eus

Haurtzaindegi zerbitzua: Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.

Jarraiguzu: Facebook: Tolosa Berdintasuna 

                      Twitter: @BerdinBerdin

UDAZKENA

Informazioa
Abastos eraikina
Nola iritsi