Antzerki-DantzaLeidor Zinema

GU PRIMER! - XENTIMORIK GABE

Antzerki-DantzaLeidor Zinema

GU PRIMER! - XENTIMORIK GABE

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak babestua

XENTIMORIK GABE

2010. urteko egun euritsu batean, Ramon Agirre eta Inazio Tolosak “XENTIMORIK GABE” ikuskizuna sortu zuten. Ondoren, “KOKA-KOLA ETA BAREA” eta “PUTINEN GUARDASOLA” eskaini zizkiguten. Beti ere Asier Sotaren batutapean.

Paristik datozen bi artista hauek hasierako asmoari eusten diote: aktore apartak izateaz gain musikari paregabeak ere badirela mundu guztiari erakustea.

Oraindik ere konbentzitu gabeko jendea badagoenez gero “GU PRIMER!” taularatu dute. Ea orain, Nerea Gorritiren laguntzarekin, Antzerkiaren Historian merezi duten lekua eskuratzen duten!

GU PRIMER!

Inazio eta Ramon “Parisen” bizi dira, Artistaren Etxean. Bertan lanean hasi berri den Nereak, “programa” bat prestatu du gure bi lagunentzat: Kontzertu sorta eskainiko dute non bere errepertorio eta bizipenak kantu-kontatuko baitituzte.

Gaurkoan balentria handi baten berri emango dute; Ez amerikarrak, ez errusiarrak, bi euskaldun izan ziren ilargira iristen lehenak. GU PRIMER!

 

ARTISTAK: Inazio Tolosa. Ramon Agirre, Nerea Gorriti

TESTUA: Egoitz Lasa eta Ramon Agirre

ZUZENDARIA: Asier Sota

EKOIZLEA: Martin Agirre

ARGIZTAPENA: Andoni Mendizabal

SONORIZAZIOA: Aieka soinua

ARGAZKIAK/KARTELA: Josean Jaramago

 

Sarrerak: Leidorreko leihatila eta www.tolosa.eus/kultura