Antzerki-DantzaLeidor Zinema

GORRIA - LA PULGA + MIREN AMURIZA

Antzerki-DantzaLeidor Zinema

GORRIA - LA PULGA + MIREN AMURIZA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta "LA PULGA"  flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artististikoa da ‘Gorria’. Muin bera dute biek adierazpide, bat-batekotasuna. Ikuskizunean nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasiko da eta gerora kodeak konpartituta eraikiko dute. Kolore gorriaren sinbologia hari hartuta (bizitza/heriotza, arriskuak, debekuak, ideologia, lotsa, desira…) gatazka askotaz arituko dira ordu eta laurdeneko emanaldian, gitarra eta perkusioak lagunduta.

“Ez dugu ezer berririk asmatu, bai zerbait oso geurea; intimista, intuitiboa, erraietakoa… Gorria. Jasotzeko prest dagoen edozein ikus-entzulerentzakoa”.

Hamar piezatan banaturiko ordubete inguruko obra da, behetik goranzko ibilbide bat; doinurik lurpekoenetatik hasi eta dantzagarrienetarainokoa, ilunpetatik argitarakoa.

* TALDEA

Egileak: Miren Amuriza, Askoa Etxebarrieta “La pulga”

Koreografia: Askoa Etxebarrieta

Antzezleak: Miren Amuriza, Askoa Etxebarrieta

Musika: Aitor Escobar, Adrian Larrañaga.

 

Sarrerak salgai : Leidorreko leihatilan eta kutxabank-eko web gunean