ZineaLeidor zinema

GO!AZEN - 12.DENBORALDIAREN AURRESTREINALDIA

ZineaLeidor zinema

GO!AZEN - 12.DENBORALDIAREN AURRESTREINALDIA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

GONBIDAPENAK: azaroaren 3tik aurrera

  • 16:00: https://leidorantzokia.janto.es/
  • 18:00etatik - 18:30era eta egunean bertan: leihatilan

Maitanek beste itxura bat eman nahi dio udalekuari, eta ideia berritzaile bat ekarriko du. Baina, bere izaera kontuan izanik, oraingoan ere sortuko du istilu bat edo beste, eta, ondorioz, ikasleak aurka izango ditu. Garazirekin batera, arazoei konponbidea ematen saiatuko da, baina ez dute batere misio erraza izango, indartsu baitatoz aurtengo ikasleak. Ekaitzek, esaterako, ez du inongo erreparorik izango istiluetan sartzeko, eta Rokek erakutsiko du harkaitza bezain mutil gogorra dela. Azpik argi utziko du ez zaiola gustatzen besteek desberdin ikustea, eta Maren nortasun handiko pertsona dela ikusiko dugu. Karla izango da aurtengo udalekuko neska pijokumea, eta Gaizkak maitasuna topatuko du, espero gabe.

"Go!azen" telesailaren 12. denboraldiak denetariko osagaiak izango ditu: abenturak, misterioa, gaztaroko maitasuna, komedia, drama… Horrekin batera, egungo eta betiko euskal talde eta abeslarien kanten moldaketak entzun ahal izango dira, ohi denez.

 

Goazen telesailaren denboraldi berria azaroaren 14an hasiko da ETB1en, eta, horren aurretik, astebete lehenago, Tolosan izango da lehen atala ikusteko aukera: azaroaren 8an, larunbatarekin, 17:00etan, Leidorren. 

Euskarazko telesail arrakastatsuaren 12. denboraldia izango da, eta aurten ere, Basakabin kokatutako istorioak izango dira ardatz, euskal kantuekin lagunduta. 

UEMAk eta EITBk egindako hitzarmen baten bidez egingo da aurrestreinaldia Leidorren, Tolosa UEMAko kidea baita. 

Azaroaren 8an izango da emanaldia, eta sarrera doakoa izango da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira azaroaren 3tik aurrera. Batetik, Internetez eskuratu ahalko dira, lotura honen bidez (azaroaren 3an 16:00etan irekiko da sarrerak hartzeko aukera); bestetik, Leidorreko txarteldegian jaso ahalko dira gonbidapenak, honako egun eta ordu hauetan: azaroaren 3an, 18:00etatik 18:30era; eta azaroaren 8an, emanaldi aurretik, 16:00etatik 17:00etara. Eskatzaile bakoitzak sei gonbidapen eskuratu ahal izango ditu gehienez.

Informazioa
Leidor zinema
Nola iritsi
Musika

EÑAUT ELORRIETA eta ALOS QUARTET

Larunbata, 2026(e)ko Urt 03 / 19:00
Antzerki-DantzaLeidor zinema

GO! AZEN 12 - KONTZERTUA

Larunbata, 2026(e)ko Urt 10 / 12:00
Pase gehiago badaude.
IkastaroakANDRAGORA Tolosaldeko Emakumeen Etxea

EMAKUMEENTZAKO JABETZE ESKOLA. EUSKAL EMAKUME IDAZLEEN IRAKURKETA FEMINISTA TALDEA

Asteazkena, 2025(e)ko Abe 10 / 18:00 - 20:00
Pase gehiago badaude.
HaurrakLeidor zinema

ZERUA LAPURTU DUTE - PIRROTX, MARIMOTOTS, PUPU ETA LORE

Larunbata, 2026(e)ko Urt 31 / 11:00
Pase gehiago badaude.