Antzerki-DantzaLeidor Zinema

GO! AZEN

Antzerki-DantzaLeidor Zinema

GO! AZEN

Tolosa 20400 Gipuzkoa

SARRERAK AGORTUTA

Uda iritsi da eta berriz ere Basakabik bere ateak zabalduko ditu. Baina aurten, aldaketa handiekin: Zuzenek bere kargua utzi du, Telmo kontratatu dute gerente lanak egitera eta ikasle berriak iritsiko dira. Aldaketa guzti horien aurrean, Zurik ez du ondo pasako udalekuan.

Enekorentzat ere, gauzak ez dira errazak izango. Futbolari profesionala izatekotan dago, baina udara honetan dena albo batera utzi, eta Maddi bere neskalagunarekin eta Igor lagunarekin ondo pasa besterik ez dauka buruan. Aitaren ideia bestelakoa da, ordea, Enekok entrenatzen burubelarri jarrai dezan smartwatch bat ekarriko baitio Basakabira.

Bitartean, Junek eta Maddik, sekretuz eta gezurrez beteriko euren adiskidetasun harremana mantentzeko borrokatuko dute. Sakonean, haiek uste duten baina antzekoagoak direla konturatuko diren arte.

Aurreko urteetan bezala, umorea, musika eta dantza izango dira aurten ere, antzerki funtzioko ardatzak.

Sarrerak salgai azaroaren 11etik aurrera

Nun? Leidorreko leihatilan edo kutxako atarian

Leidorreko leihatilaren ordutegia:

- Astelehenetan, 19:30-20:00

- Ostegunetan, 18:15-18:45 eta 20:45-21:15

- Ostiraletan, antzerkia dagoenetan: 19:30-20:00

- Larunbatetan, 18:30-19:00 eta 21:30-22:00

- Igandeetan, 16:00-16:30; 18:30-19:00 eta 21:00-21:30 

Informazioa
Leidor Zinema
Nola iritsi