IkastaroakTolosako Kultur Etxea

GIZONON DESJABETZERUNTZ - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

GIZONON DESJABETZERUNTZ - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

GIZONON DESJABETZERUNTZ

Prestatzailea: Ibai Fresnedo (Hiruki Larroxa Kolektiboa)

Eguna: Azaroak 11 (asteazkena)

Ordutegia: 18:30-20:30

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Euskara

Matrikula: Doan (aurrez izena eman behar da)

 

 

Jabetze Eskola emakumeak ahalduntzeko espazioa den bezala, hau ere bada jendarte matxistak *(cis)gizonoi materialki, estrukturalki eta sinbolikoki esleitutako boterea berrikusteko eta birpentsatzeko espazioa. Aldarte parekideago baten bidean, eta arlo indibidualaz harago, beharrezkoa baitugu *(cis)gizonon desjabetzerako hausnarketa zein prozesu kolektiboak abiatzea.

 

Hausnarketa eta prozesu eraikitzaileak eta proaktiboak, zeintzuk zintzoak diren eta konpromiso errealei lotuak dihoazten. Pribilegio sozial, sexual, familiar, laboral edota ekonomikoak aztertuz eta hauen deseraikuntzaren urratsak kolektiboki definituz. Alegia, *(cis)gizonon “desboteretzea” edo “desjabetzea” abiaraztea.

 

*Jaiotzean, genitalen arabera “gizon” bezala izendatutakoak, eta bizitzan zehar identitarioki horrela (auto)identifikatu izan diren pertsonak.

 

 

 

 

Tolosaldeko gizon* taldearekin kontaktuan jarri nahi baduzu, mezua bidali posta honetara: tolosagizontaldea@gmail.com

 

Argibideak eta matrikula

Izen ematea irailaren 14tik aurrera

Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea, Tolosako Kultur Etxean. Matrikula ordainduko da izena emateko orduan.

Informazioa eskatzeko, hots egin ondoko telefono zenbakira edo mezua bidali posta elektronikora:943670383 / berdintasuna@tolosa.eus

 

Haurtzaindegi zerbitzua

Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.

Jarraiguzu

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

OHARRA: Jarduera guztiak aurrez aurrekoak dira. Osasun-alarma egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskaini ahal izango dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi