IkastaroakTolosako Kultur Etxea

GIZONAK ETA FEMINISMOA - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

GIZONAK ETA FEMINISMOA - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

TOLOSAKO JABETZE ESKOLA   

GIZONAK ETA FEMINISMOA: IREKITAKO EZTABAIDAREN HARIETATIK TIRAKA

Prestatzailea: Jokin Azpiazu Carballo

Eguna: Azaroak 14 (osteguna)

Ordutegia: 18:00-20:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Euskara

Matrikula: Doan (aurrez izena eman behar da)

Mugimendu feministaren indarra eztabaidaezina da azken urteotan, baina nola erantzuten diegu gizonok feminismoaren erronka eta interpelazioei? Ze tresna eta gaitasun dauzkagu gure rol soziala ikuspegi kritikotik aztertzeko? Ze harreman dugu boterearekin eta nola eragiten du gure feminismoaren ulerkeran? Zer egin dezakegu eta zeintzuk dira egiteko era eraldatzaileenak?

Galdera horiek panorama konplexua irekitzen digute, gaia serio eta sakontasunez hartzera gonbidatzen gaituztenak, baina bidean galdu gabe. Saio hau elkarrekin pentsatzeko aukera izatea espero dugu.

 

Argibideak eta matrikula

Izen ematea irailaren 9tik aurrera

Matrikula Kultur Etxean ordainduko da (ordaintzeko txartelarekin), izena emateko orduan.

Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea.

Informazioa eskatzeko, hots egin beheko telefono zenbakira edo mezua bidali beheko posta elektronikora: 943670383  /  berdintasuna@tolosa.eus

Haurtzaindegi zerbitzua: Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.

Jarraiguzu: Facebook: Tolosa Berdintasuna 

                      Twitter: @BerdinBerdin

UDAZKENA

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi