Antzerki-DantzaLeidor Zinema

GHERO

Antzerki-DantzaLeidor Zinema

GHERO

Tolosa 20400 Gipuzkoa

9 parabola euskara planetaren inguruan orbitatzen

GHERO: Azken euskalduna, Euskaltzaindia eta TARTEAN TEATROAren arteko elkarlanetik sortzen da, Akademiaren mendeurrenaren harira. Patxo Telleriak idatzi du dramaturgia eta zuzendaritza Jokin Oregiren eskutik datorkigu. Oholtza gainean Mikel Martinez, Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikaza aktoreak arituko dira. Eskenografiaren diseinua Ana Garayk egin du eta Musikaren egilea Iñaki Salvador da.

SINOPSIA

3000 urtea. Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak izkin egin nahi dio halabeharrari. Benetako misterioa ez da gure hizkuntzaren jatorria, ezbada bere biziraupen harrigarria. 3000 urtean euskara egongo al da?

Ghero, kondairen kondaira bat, euskararen biziraupen harrigarriari buruz.

Ghero, hizkuntza baten bizirauteko amorrua.

Ghero, bizirik irauteko grinari buruzko istorio bat

Hizkuntz preindoeuropear txiki baten biziraupenaren mirariarekiko harridura, miresmena, nahasmena, konplizitatea…

Bederatzi istorio, bederatzi antzerki poema, euskeraren planetaren inguruan orbitatzen.

Antzezlan emozionantea, originala, dibertigarria, harrigarria eta estetikoki ausarta.

Dramaturgia egilea: Patxo Telleria

Zuzendaritza: Jokin Oregi

Aktoreak: Mikel Martinez, Patxo Telleria, Iñaki Maruri, Olatz Ganboa, Ane Pikaza

Jantziak eta Eszenografia: Ana Garay

Musika egilea: Iñaki Salvador

Argiztapena: David Rodríguez

Diseinu grafikoa: Paradox

Kartelaren argazkia: Mikel Alonso

Ekoizpena: TARTEAN Teatroa

Ekoizpen Exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo eta Myriam Gartzia

INFO+

Sarrerak: Leidorreko leihatilan eta www.kutxasarrerak.net 

 

Informazioa
Leidor Zinema
Nola iritsi