Antzerki-DantzaAlondegia

GenEroa - KIMUA DANTZA KOLEKTIBOA

Antzerki-DantzaAlondegia

GenEroa - KIMUA DANTZA KOLEKTIBOA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

GONBIDAPENAK AGORTUTA

GenEro ikuspegiaren inguruko lanketa, originala bezain berritzailea den dantza ikuskizun eta mediazio parte-hartzaile bidez proposatzen du Kimua Dantza Kolektiboak. Biologia, genetika zein euskal hizkuntzari dagokionean, loturak, kateak... ote ditugun galdetuko dugu genero ikuspegiari dagokionez, barrura begira. 

Dantzaren bidez, gorputzaren mugimenduek gidatuta, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada izango dugu. Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?

Iraupena: 35 min

 

GONBIDAPENAK ESKURAGARRI DAUDE