Besteak

GAZTE AUZOLANDEGIAK

Besteak

GAZTE AUZOLANDEGIAK

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Uda honetan ingurumenari edo arlo artistikoari loturiko gazte auzolandegiak egingo dira, 11-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta

  • Parte-hartzeko bi txanda egongo dira aukeran: uztailaren 1etik 5era lehena eta 8tik 12ra bigarrena. 

  • Izen ematea zabalik dago apirilaren 17a bitarte eta interesdunek UDATEn edota online, NON, eman dezakete izena.

Urtero legez, Tolosako Gazte Topaguneak eta Udalak udako gazte auzolandegiak antolatu dituzte elkarlanean, udako oporraldian ere gazteei aisialdi aukera desberdinak eskaintzeko bidean. 

Ohiko moduan, eskaintza hori 11-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta aurten bi modalitatetako auzolandegiak egingo dira: ingurumen alorrekoak eta arlo artistikokoak. Lehen kasuan, Uzturre magalean kokaturik dagoen Lazkao iturriaren eta ingurunearen berreskuratzea landuko dira. Auzolandegi artistikoan, berriz, mural artistikoen munduan murgiltzeko aukera izango dute gaztetxoek, Alaia Gaztelumendi adituaren eskutik. 

Izen-ematea dagoeneko zabalik

Gazte auzolandegiak uztailean egingo dira eta bi txanda izango dira aukeran: uztailaren 1etik 5era lehena, eta 8tik 12ra bigarrena. Bi kasuetan, goizez izango dira, 9:30etik 13:30era.

Lekuak mugatuak dira, auzolandegi artistikoan 15 laguneko taldea egingo da eta ingurumenekoan, 20 pertsonakoa. 

Izen ematea dagoeneko zabalik dago eta interesdunek apirilaren 17a bitarte izango dute apuntatzeko aukera, online, udal webgunearen bitartez edota aurrez-aurre, UDATE, herritarren arreta zerbitzuan. 

Informazio gehiagorako 688 740 164 telefonora deitu edo Gazteria sailera jo daiteke, Kultur Etxean.