ARTE KM 0 - HEMENGO ETA GAURKO ESKULTOREAK
Euskal Herri osoko 19 artisten erakusketa aurkezten du AZKEN MUGA egitasmoak, lan ibilbide luzea daukatenak, neurri handi batean herri honetako ekoizpen artistikoaren egileak direnak eta euskal kultura munduan zehar zabaltzen ari direnak, horren egungo egoera erakusteko eta eskulturgintzak gizartearekin izan zuen harremana berreskuratzeko.
Toki ezberdinetako artistak daude, Iparraldeakoak, Hegoaldekoak, Nafarroakoak,...artearen arlo desberdinetatik datozenak edo eremu desberdinak lantzen dituztenak.
1.- Helena Santano 11.- Imanol Andonegi
2.- Régis Pochelu 12.- Christiane Giraud
3.- Efren 13.- Virginia Sargal
4.- Iñigo Manterola 14.- Marijose Recalde
5.- Gotzon Huegun 15.- Pablo Juarros
6.- Koko Rico 16.- Gilles Plantade
7.- Guillermo Olmo 17.- Corne Nuham
8.- Paul Montagne 18.- Victor Arrizabalaga
9.- Eskerri 19.- Alex Morlotez
10.- Germán de los Ríos.
INAUGURAZIOA: AZAROAK 9, OSTIRALA 19:00etan
ARANBURU JAUREGIA - TOLOSA (Andre Maria plaza, 4)
Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik