Antzerki-DantzaLeidor Zinema

GAUEKOAK - KUKAI DANTZA

Antzerki-DantzaLeidor Zinema

GAUEKOAK - KUKAI DANTZA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Gauekoak

Gauekoak proiektuak Jon Maya Sein dantzari eta koreografoaren gogoeta personal eta intimo batetik sortzen da. Gaurtik, oraingo begietatik, barrura begiratzeko behar batetik sortutakoa. Eta horretarako, kide eta kuttun dituen sortzaile ugari bildu ditu proiektuaren inguruan; haien laguntzaz Mayak bere sormen prozesua erakusten digu. Gauekoak proiektu berezia da. Dantzatik, musikatik, kantutik, marrazkietatik, literaturatik… Gauetik datorkigu Maya, Miner, Bandini hirukotearen batura, euren lengoaien artistikoen gurutzatzea, sortzaile bikainen ekarpenak… Gauak dakarren zurrunbilo misteriotsua da. Gutizia da.

SINOPSIA

Iluna jausi eta argiak amatatzen diren garai berean, arima batzuk piztu egiten dira. Idazten, kantatzen, dantzatzen duten pizti horiek dira, bizitza geratzen den garaian pizten direnak. GAUEKOAK dira. Pentsamendu eta gogoeta intimoenak biltzen dituen gauerokoa da ikuskizuna; ibilbide oso bati musika eta dantzaren bidez begirada bat eskainiko dion ikuskizuna. Isil-hizketa intimo, goxo eta pertsonala.

FITXA ARTISTIKOA

Jatorrizko ideia: Jon Maya Sein

Eszena zuzendaritza: Mireia Gabilondo

Dantzaria: Jon Maya Sein

Zuzeneko musika: Xabi Bandini eta Arkaitz Miner

Musika konposizioa: Luis Miguel Cobo. Arkaitz Miner eta Xabi Bandini

Koreografia: Cesc Gelabert, Israel Galván, Jon Maya Sein eta Sharon Fridman

Eszenografia: Fernando Bernués

Jantziak: Ikerne Giménez

Kartela eta eskuorriak: Maite Mutuberria

Argiztapena eta Ikus-entzunekoak: David Bernués

Soinua: Ángel Agüero

Kudeaketa taldea: Doltza Oar-Arteta eta Nagore Martínez

Sarrerak salgai : Leidorreko leihatilan eta kutxako web gunean