Antzerki-DantzaTopic

GAMBARA - MARKELIÑE

Antzerki-DantzaTopic

GAMBARA - MARKELIÑE

Tolosa 20400 Gipuzkoa

“El desván” gure errealitate sozial, historiko eta kulturalean oinarritutako sorkuntza orijinala da. Nortasun bilaketaren metafora den ikuskizun bat. Errespetuzko begirada bat arbasoei, mundu modernoan ere ondare familiar eta kulturala gordetzeko borondatea. Gure protagonistarentzat, baserriak irudikatzen ditu gorde nahi ditugun sustraiak eta ondarea. Maite genituenekiko oroitzapena eta  nostalgia, garai bateko bizimodua berpiztea, non lanarekiko errespetua eta mirespena uztartzen baitira tradizio eta kultura herrikoiekin. Horrek guztiak bultzatuta, zalantzan jarriko du baserria saldu behar duen ala ez, bere iragana eta oinordetza kulturala galtzeko beldurrez. Publiko familiarrarengan oihartzuna izango duen istorio bat da, txiki zein helduen interesa pizteko moduko kontakizunekin eta hizkerarekin, eta norbanako bakoitzaren unibertso emozionalarekin konektatuko duten irakurgaiekin.

Istorioa hain da orijinala, forma hain zaindua eta harrigarria, eta proposamenak  halako inplikazio emozionala eskatzen dio ikusleari, ezen giro poetiko zoragarri batean murgilduko baita, umorezko zipriztinekin eta sorpresa bisualekin.

Maite genituenekiko oroitzapena; landa eta emakumea; oinordetza eta nortasun kulturala eta familiarra… balore horiek guztiak nabariak dira istorioan. Zuzeneko musikak eta keinuak guztiz eraldatuko dute emozioak komunikatzeko erabiliko den hizkera. Antzezle bat, musikari bat eta gogoeta bat. Akaso momentu bat hartu behar dugu gelditzeko, pentsatzeko nortzuk garen, nondik gatozen eta norantz joan nahi dugun.

Hauxe da momentua

Gomendatutako adina: 6 urtetik aurrera

Hizkuntza: Hitzik gabe

Iraupena: 55 min

Sarrerak: Topic-eko leihatila eta www.topic.eus atalean.