Antzerki-DantzaTopic

GALTZAGORRIAK - SARRERA SOLIDARIOA

Antzerki-DantzaTopic

GALTZAGORRIAK - SARRERA SOLIDARIOA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Euskal Mitologiako pertsonaietan dago ipuin hau oinarrituta: Galtzagorriak. Txiki txikiak dira eta nagusiak agintzen duena egiten dute.  Horregatik hasieran, Peru, nahiko alperra den gizona, pozik zegoen, baina gero…. Gero ez zitzaion gauzak uste zuen bezala atera.

Egun bereziak datoz: familian igarotzeko egunak eta haurrek, ilusioz, Olentzerori eta Erregeei gutuna idatziko diete, opariak izateko asmotan. Baina… denok dakigu etxe batzuetara opari horiek ez direla iristen eta, horregatik, Marionak eta TOPICen bizi diren guztiak Gabonetako kon-tzertua eta txotxongiloen ikuskizuna antolatzen hasi ziren duela urte batzuk. Biak bi egun ezberdinetan, ilusioa denbora gehiagoz mantendu dadin.

Hau guztia egia bihurtzeko, Donostiako Txotxongilo Taldearekin eta TOPICeko langileekin batera egiten dugu lan. Orain, zuek bakarrik falta zarete eta egin beharreko bakarra sarrera solidarioa erostea da. Modu honetara, bildutako diruarekin, baliabide gutxi dauzkaten familia horiei Gabonetako ospakizun duin bat edukitzen lagunduko diegu. Horri deitzen diogu guk “sarrera solidarioa”.

 

SARREREN SALMENTA: www.topictolosa.com atalean eta TOPICeko leihatilan.

 

Informazioa