GABONETAKO IPUINA - SARRERA SOLIDARIOA
EDUARDO MOCOROA TOLOSAKO MUSIKA ESKOLA
Kontzertua Tolosako Eduardo Mocoroa Musika Eskolako ikasle eta irakasleen eskutik.
Egun bereziak datoz: familian igarotzeko egunak eta haurrek, ilusioz, Olentzerori eta Erregeei gutuna idatziko diete, opariak izateko asmotan. Baina… denok dakigu etxe batzuetara opari horiek ez direla iristen eta, horregatik, Marionak eta TOPICen bizi diren guztiak Gabonetako kon-tzertua eta txotxongiloen ikuskizuna antolatzen hasi ziren duela urte batzuk. Biak bi egun ezberdinetan, ilusioa denbora gehiagoz mantendu dadin.
Hau guztia egia bihurtzeko, Tolosako Musika Eskolako ikasle eta irakasleekin, eta TOPICeko langileekin batera egiten dugu lan. Orain, zuek bakarrik falta zarete eta egin beharreko bakarra sarrera solidarioa erostea da. Modu honetara, bildutako diruarekin, baliabide gutxi dauzkaten familia horiei Gabonetako ospakizun duin bat edukitzen lagunduko diegu. Horri deitzen diogu guk “sarrera solidarioa”.
SARREREN SALMENTA: www.topictolosa.com atalean eta TOPICeko leihatilan.