EZ DOK ERO - TARTEAN TEATROA
“Mikelote eta Pantxo” bikote artistikoa desegin da. Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute. Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Eskenatokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrrun. Mikelotek ez du bukaera onartu nahi. Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du.
Egun batean Mikelote, “antzerkilari andante” estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskalerrian barna joateko, herriz herri antzeztera, “Euskal Antzerkiak Behar Gaitu” uste inozoarekin. Horrela ibilbide fantastiko bat egingo dute Euskal Herrian zehar, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira.
Fitxa artistikoa
Egilea: Patxo Telleria
Zuzendaria: Jokin Oregi
Aktoreak: Mikel Martínez eta Patxo Telleria
Musika egilea: Adrian Garcia de los Ojos
Diseinu grafikoa eta bideoa: Naiel Ibarrola
Eszenografia eraikuntza: Collider Film Solutions.Koop
Jantzigintza: Naty Ortiz de Zarate
Argiztapena: David Rodriguez
Koprodukzioa: Basauriko Social Antzokia
Produkzio exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo eta Myriam Garzia
Banaketa eta Komunikazioa: Myriam Garzia
Sarrerak salgai : Leidorreko leihatilan eta kutxako web gunean