Deialdiak

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Deialdiak

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Euskararen eguna dela eta, egitarau oparoa antolatu da Tolosan

Urtero bezala, abenduaren 3an ospatuko Euskararen Nazioarteko Eguna. Euskaraldia martxan egongo da abenduaren 2ra arte eta hurrengo egunean, larunbatean, gure hizkuntzaren eguna ospatzeko eta aldarrikatzeko ekintzak egingo dira hainbat txokotan. Hori dela eta, hainbat eragileren artean antolatutako egitaraua osatu da Tolosan.

Tolosako Udalak, Galtzaundi Euskara Taldeak, Harituz Bertsozaleen Elkarguneak eta Altxa Burua taldeak elkarlanean antolatu dituzte egitarauko ekintzak.

- Azaroak 29, 19:00etan, Kultur Etxean: Irakurle taldearen saio irekia Ane Labaka idazlearekin. ‘Erradikalak’ liburuari buruzko solasaldia izango da.

- Azaroak 30, 18:30etan, Kultur Etxean: “Seme-alaben teknologia kontsumoa. Zer egin eta nola eragin?” mahai ingurua. Pantailen eraginaren inguruan gogoeta egiteko saioa Pantailak Euskaraz ekimeneko Xabier Alkizarekin eta UEMAko euskara teknikari Garikoitz Goikoetxearekin. Altxa burua taldearekin laguntzarekin.

- Abenduak 1, 19:00etan, Tontokaletik hasita: “Jun ta bota!” lagunarteko bertso-poteo inprobisatua tabernetatik. Harituzeko kideez gain, gainerako bertsozaleek ere parte hartzeko aukera izango dute, bertsozaleen gozamenerako.

- Abenduak 2, 19:00etan, Kultur Etxean: Nerea Arriolaren “Mikrotik...” bakarrizketa umoretsua. Bertan, umoregile ezagunak euskal hiztunen ahaleginak, penak, pozak, zalantzak, bitxikeriak... izango ditu hizketagai ikusleak egoeran jarri eta hausnarketa probokatzeko helburuz. Sarrera doakoa izango da.

- Abenduak 3, 12:00etan, Trianguloan: Euskarazko kantuen bingoa. Tolosaldeko herrietan antolatu den ekintza bateratua da bingo musikatuarena. Parte hartu nahi dutenek, kantuak asmatuz osatu beharko dute bingoa, saria eskuratzeko. Kartoiak egunean bertan egongo dira eskuragai.

Informazioa