ZineaTopic

EUSKAL HERRI-MUSIKA DOKUMENTALA / TOLOFOLK 2025

ZineaTopic

EUSKAL HERRI-MUSIKA DOKUMENTALA / TOLOFOLK 2025

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Apirilaren 23an Euskal herri-musika dokumentalaren emanaldiak abiatuko du jaialdia. Fernando Larrukertek 1978an zuzendutako lana da. Filma duela urte batzuk digitalizatu bazen ere, urte luzez itzalean egon da, baina aurten pantaila handian proiektatzeko aukera lortu du JeaJeaka Kultur Elkarteak. Beraz, ezkutuko altxor bat ikusteko aukera paregabea izango da Tolosako Udalarekin elkarlanean antolatutako Topic-eko emanaldia. Euskal Herriko  musikagintzako artista garrantzitsu asko agertzen dira dokumentalean: Juan Mari Beltran, Maurizia Aldeiturriaga, Jean Mixel Bedaxagar, Lazkao Txiki eta Lopategi, Artze anaiak, Txomin Artola eta beste asko.

 

Informazioa