EUSKAL EMAKUMEEN IRAKURKETA FEMINISTA - JABETZE ESKOLA
Oihana Iguaran: Martxoak 23
Alaine Agirre: Maiatzak 4; ekainak 1
Ordutegia: 18:00-20:00
Lekua: Tolosako Udal Liburutegia
Hizkuntza: Euskara
Matrikula: 5€
Tolosako Udal Liburutegiarekin elkarlanean
Euskal eta zehazki euskarazko emakume idazleen lan garaikideak ikuspegi feminista batetik irakurtzeko tailerra izango da hau. Hala, azken urtean argitaratutako lanak irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da euskal emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak denen artean hausnartzea eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea.
Irakurriko dugun lehen liburua (Liburutegian maileguan har dezakezue): Berriz zentauro – Katixa Agirre
IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA
Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.
Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/
Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.
Tolosako Kultur Etxea: 943670383.
Tolosako Berdintasun Saila: berdintasuna@tolosa.eus
Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.
Jarraiguzu:
Facebook: Tolosa Berdintasuna
Twitter: @BerdinBerdin
OHARRA: Printzipioz, jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.
Nola iritsi