IkastaroakTolosako Kultur Etxea

EUSKAL EMAKUME IDAZLEEN IRAKURKETA FEMINISTA TALDEA - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

EUSKAL EMAKUME IDAZLEEN IRAKURKETA FEMINISTA TALDEA - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

TOLOSAKO JABETZE ESKOLA   - UDABERRIA

EUSKAL EMAKUME IDAZLEEN IRAKURKETA FEMINISTA TALDEA

Prestatzailea: Kattalin Miner Perez

Egunak: Urriak 8, 29; azaroak 5; abenduak 3, 17; urtarrilak 7, 21; otsailak 4, 25 (osteguna)

Ordutegia: 18:00-20:00

Lekua: Tolosako Udal Liburutegia

Hizkuntza: Euskara

Matrikula: 5€

Tolosako udal Liburutegiarekin elkarlanean

Euskal eta zehazki euskarazko emakume idazleen lan garaikideak ikuspegi feminista batetik irakurtzeko tailerra izango da hau. Hala, azken urtean argitaratutako lanak irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da euskal emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak denen artean hausnartzea eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea.

 

Argibideak eta matrikula

Izen ematea irailaren 14tik aurrera

Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea, Tolosako Kultur Etxean. Matrikula ordainduko da izena emateko orduan.

Informazioa eskatzeko, hots egin ondoko telefono zenbakira edo mezua bidali posta elektronikora:943670383 / berdintasuna@tolosa.eus

 

Haurtzaindegi zerbitzua

Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.

 

Jarraiguzu

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

 

OHARRA: Jarduera guztiak aurrez aurrekoak dira. Osasun-alarma egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskaini ahal izango dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

 

 

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi