IkastaroakAranburu Jauregia - Udal Liburutegia

EUSKAL EMAKUME IDAZLEEN IRAKURKETA FEMINISTA TAILERRA - JABETZE ESKOLA

IkastaroakAranburu Jauregia - Udal Liburutegia

EUSKAL EMAKUME IDAZLEEN IRAKURKETA FEMINISTA TAILERRA - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

TOLOSAKO JABETZE ESKOLA   

EUSKAL EMAKUME IDAZLEEN IRAKURKETA FEMINISTA TAILERRA

Prestatzailea: Kattalin Miner Perez

Egunak: Urriak 3, 24; azaroak 28 (osteguna)

Ordutegia: 18:00-20:00

Lekua: Tolosako Udal Liburutegia

Hizkuntza: Euskara

Matrikula: 5€

Tolosako udal Liburutegiarekin elkarlanean

Euskal eta zehazki euskarazko emakume idazleen lan garaikideak ikuspegi feminista batetik irakurtzeko tailerra izango da hau. Hala, azken urtean argitaratutako lanak irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da euskal emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak denen artean hausnartzea eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea.

Argibideak eta matrikula

Izen ematea irailaren 9tik aurrera

Matrikula Kultur Etxean ordainduko da (ordaintzeko txartelarekin), izena emateko orduan.

Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea.

Informazioa eskatzeko, hots egin beheko telefono zenbakira edo mezua bidali beheko posta elektronikora: 943670383  /  berdintasuna@tolosa.eus

Haurtzaindegi zerbitzua: Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.

Jarraiguzu: Facebook: Tolosa Berdintasuna 

                      Twitter: @BerdinBerdin

UDAZKENA

Informazioa
Aranburu Jauregia - Udal Liburutegia
Nola iritsi