Antzerki-DantzaLeidor Zinema

ERRITU - KUKAI DANTZA & SHARON FRIDMAN

Antzerki-DantzaLeidor Zinema

ERRITU - KUKAI DANTZA & SHARON FRIDMAN

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Erritu bizi-bidaia bat da, bizitzako etapak zeharkatzen baititu pasabideko erritu bakarkako eta kolektiboen bidez, naturarekin eta komunitatearekin loturik. Etapa horiek jaiotzatik kaoseraino doaz, bakardadearen mortuan barrena, harik eta topaketara, maitasunera eta, azkenik,heriotzara iritsi arte.Errituak zubi modukoak dira gure izate banakoaren eta esperientzia kolektibo erritualizatuaren arteko loturen zentzua aurkitzeko. Gure izate banakakoa iraganaz, orainaz, etorkizuneko promesez eta aukeraz zamaturik dago. Esperientzia kolektiboa, berriz, erreferentzia da beti, baina mugitzen eta aldatzen ari da aldi berean. Espiritualtasuna, samurtasuna eta norberaren erabakimena batzen dira bidaiarekin, zeina azkenean kolektiboa baita, baina kontzienteenen ibilbideek eragiten diotelarik.

"Jaia ospatzen duten eta dantza magikoetan jarduten duten gizakiak estu elkarturik daude beren artean eta naturako gauza guztiekin. Ez daude bakarturik, naturak bere osoan sentitzen du haien alaitasuna, eta arbasoek ere hartzen dute parte. Desagertu egin dira espazioan eta denboran: iragana orainaldi bihurtu da, eta Urre Aroa itzuli da " Ernst Cassirer, filosofoa

Jatorrizko ideia: Jon Maya Sein

Koreografia: Sharon Fridman

Dantzariak: Alain Maya,Eneko Gil, Ibon Huarte, Izar Aizpuru,  Nerea Vesga , Urko Mitxelena

Kantua: David Azurza

Musika-sorkuntza: Luis Miguel Cobo & David Azurza

Dramaturgia-laguntzailea: Antonio Ramírez - Stavibo

Argiztapenaren disenua: David Bernués & Sharon Fridman

Soinu-espazioaren diseinua: Ángel Agüero

Jantzien diseinua: Ikerne Giménez

Eszenografiaren diseinua: Oficina 4Play Arquitectura

Jantziak egitea: Inma Gómez & Saioa Matxain

Jantziak girotze-egokitzea: María Calderón

Eszenografia eraikitzea:Arquitectura Efímera Base X Altura Sll

Diseinu grafikoa: Tempografix

Argazkiak: Mendi Urruzuno, Ignacio Urrutia, Katiuskak

Bideoa: Acrónica Producciones

Kudeaketa-taldea: Jon Maya Sein, Nagore Martínez & Doltza Oararteta

 

Sarrerak: Leidorreko leihatilan eta www.kutxasarrerak.net

 

Informazioa
Leidor Zinema
Nola iritsi