IkastaroakTolosako Kultur Etxea

EROTIKA TAILERRA: GORPUTZA BOTERETZEA - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

EROTIKA TAILERRA: GORPUTZA BOTERETZEA - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

EROTIKA TAILERRA: GORPUTZA BOTERETZEA

Formatzailea: Clara Wolfram

Egunak: Urtarrilak 16, 23, 30; otsailak 6 (astelehena). 4 saio

Ordutegia: 17:00-19:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Euskara

Matrikula: 5€

Erotika tailer hau boteretzeko bidea izan daiteke, sentitzen duguna azaleratzeko eta desiratzen duguna bilatzeko. Gizarteak emakumeoi kontrakoa helarazi izan digu: gure nahia geldiarazi, desira kontrolatu, erabat ez izan; eta adin batetik aurrera asexualtzat jotzen gaituzte. Tailerrean bestelako bide bat egingo dugu. Desiraren aukerak zabalduko ditugu, abaniko bat zabaltzen den bezala: energia sexuala ezagutu, erotika globalean integratu, norberaren historia pertsonala kontuan hartuz eta zainduz. Eta jolastu, umeak bezala, gure ligatzeko eta amets egiteko moduekin jolastu eta barre egin. Dantza egingo dugu, barre egingo dugu, eta mugatzen gaituzten sinesmenak ere zalantzan jarriko ditugu.

 

IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA

Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.

Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/

Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.

Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.

Jarraiguzu:

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

OHARRA: Printzipioz, jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

IZENA EMAN

PROGRAMA

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi