EMAKUMEAK MUSIKA GELETAN - JABETZE ESKOLA
EMAKUMEAK MUSIKA-GELETAN
Formatzailea: Eva Ugalde. Musikagilea eta Donostiako Musika Kontserbatorioko irakaslea
Eguna: Urriak 24 (astelehena)
Ordutegia: 10:00-12:00
Lekua: Tolosako Musika Eskola
Hizkuntza: Euskara
Matrikula: Doan (aurretik izena eman behar da)
Tolosako Musika Eskolarekin elkarlanean
Jarduera honen bidez, hausnartu egin nahi dugu musikaren irakaskuntzan egin diren berdintasunaren aldeko aurrerapen, zailtasun eta proposamenei buruz. Gune honetan, aukera izango dugu musika-geletako egungo egoerari buruzko informazioa eskuratzeko, abian dauden esperientzien inguruan hitz egiteko eta berdintasuna sustatzen jarraitzeko urratsak eta tresnak identifikatzeko.
Gaia dela eta, saioa Tolosako Musika Eskolako irakasleei zuzenduta dago, baina zabalik dago musikaren irakaskuntzarekin loturaren bat duten guztientzat edo musikaren arlo batzuetan edo besteetan berdintasuna sustatzen jarraitu nahi dutenentzat.
IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA
Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.
Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/
Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.
Tolosako Kultur Etxea: 943670383.
Tolosako Berdintasun Saila: berdintasuna@tolosa.eus
Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.
Jarraiguzu:
Facebook: Tolosa Berdintasuna
Twitter: @BerdinBerdin
OHARRA: Printzipioz, jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.
PROGRAMA