IkastaroakTolosako Kultur Etxea

EMAKUMEAK MUSIKA ESZENAN - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

EMAKUMEAK MUSIKA ESZENAN - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

TOLOSAKO JABETZE ESKOLA   

EMAKUMEAK* MUSIKA ESZENAN

Prestatzailea: Olatz Salvador

Eguna: Urriak 16 (asteazkena)

Ordutegia: 17:00-20:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Euskara

Matrikula: Doan (aurrez izena eman behar da)

Jakina da emakumeoi* espazio publikoa ukatu izan zaigula eta, gaur egun ere, oholtzak ez direla oraindik espazio seguru bilakatu guretzat. 2018. urtean estatu mailan ospatutako musika jaialdietako datuek diote emakumeon* oholtza gaineko presentzia ez dela % 20ra iritsi.

Formakuntza honen bitartez, egungo euskal musika eszenari buruzko analisi kritiko bat egingo da, genero ikuspegia ardatz hartuta. Hala, aztergai izango dira desoreka honen zergatiak, emakume* gisa eszena batera igotzeko garaian emandako prozesuen gaineko hausnarketa, gure eszenaren eraikuntza edo honen eraldaketarako planteatu daitezkeen erronkak.

Argibideak eta matrikula

Izen ematea irailaren 9tik aurrera

Matrikula Kultur Etxean ordainduko da (ordaintzeko txartelarekin), izena emateko orduan.

Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea.

Informazioa eskatzeko, hots egin beheko telefono zenbakira edo mezua bidali beheko posta elektronikora: 943670383  /  berdintasuna@tolosa.eus

Haurtzaindegi zerbitzua: Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.

Jarraiguzu: Facebook: Tolosa Berdintasuna 

                      Twitter: @BerdinBerdin

UDAZKENA

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi