IkastaroakTolosako Kultur Etxea

EMAKUME MARGOLARIAK ITZALEAN: PIZTU DITZAGUN ARGIAK! - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

EMAKUME MARGOLARIAK ITZALEAN: PIZTU DITZAGUN ARGIAK! - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

EMAKUME MARGOLARIAK ITZALEAN: PIZTU DITZAGUN ARGIAK!

Prestatzailea: Leire Markinez Calvo

Egunak: Maiatzak 4, 11, 18, 25; ekainak 1 (asteazkena). 5. saio

Ordutegia: 15:30-17:30

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Euskara

Matrikula: 5€

Euskal emakume margolariak eta nazioartekoak ezagutuko ditugu eta haien lanak berdintasunaren ikuspegitik aztertuko ditugu. Alderdi praktikoenean, autorretratua landuko dugu, pintura espontaneo baten bidez, bakoitzak ispiluaren aurrean bere buruari ikusten dizkion indarguneak eta emozioak ezagutuz eta margotuz.

Pintatzen jakin beharrik ez daukazu; anima zaitez eta jarrai dezagun elkarrekin geure burua deskubritzen!

 

IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA

Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.

Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/

Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.

Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.

Jarraiguzu:

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

OHARRA: Printzipioz, jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

 

PROGRAMA

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi