EMAKUME KIROLARIAK: ESPERIENTZIAK, LORPENAK ETA ERRONKAK - JABETZE ESKOLA
Aurkezlea: Patri Espinar (pilota)
Partaideak: Ainhoa Artolazabal (txirrindularitza), Irene Caminos (triala), Nerea Izagirre (futbola), Ane Lasa (Aiztondoko NKT), Irati Lakunza (igeriketa), Eukene Larrarte (txirrindularitza), Nerea Pérez (arrauna)
Eguna: Apirilak 27 (osteguna)
Ordutegia: 18:30-20:30
Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)
Hizkuntza: Euskara
Matrikula: Doan (aurrez izena eman behar da)
Kirolak Sailarekin elkarlanean
Emakumeek hainbat kirol-diziplinatan duten parte-hartzea eta emakumeen kirolarekiko zaletasuna nabarmen handitu dira azken urteotan. Mahai honetan, aurrerapen horien protagonista diren Tolosako eta eskualdeko hainbat emakumeen ahotsetik esperientziak, lorpenak eta erronkak ezagutzeko aukera izango dugu.
IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA
Izen-ematea interneten bidez egin behar duzue, eta jarduera hasi baino bi egun lehenago arte daukazue aukera.
Hauxe duzue esteka: https://www.tolosakoudala.org/berdintasuna/
Internet bidez izena emateko zailtasunik izanez gero, informazioa eta laguntza eska ditzakezue telefonoz deituta edo posta elektroniko bat bidalita.
Tolosako Kultur Etxea: 943670383.
Tolosako Berdintasun Saila: berdintasuna@tolosa.eus
Izena eman ondoren, matrikula ordaindu ahal izango duzue Kultur Etxean, kreditu-txartelaren bidez.
Jarraiguzu:
Facebook: Tolosa Berdintasuna
Twitter: @BerdinBerdin
OHARRA: Printzipioz, jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira, eta beharrezko edukiera eta osasun-neurriak errespetatuko dira. Osasun-egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskainiko dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.