BesteakON LINE

ELIBURUTEGIA - TOLOSAKO UDAL LIBURUTEGIA

BesteakON LINE

ELIBURUTEGIA - TOLOSAKO UDAL LIBURUTEGIA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

Koronabirus-kutsatzeak prebenitzeko Tolosako Udal Liburutegia itxita dago martxoaren 13tik eta jarduera guztiak eta mailegu zerbitzua bertan behera geratu dira.

Hala ere, eLiburutegia, Euskadiko Liburutegi Zerbitzuaren on-line plataforma, balia dezakezue irakurtzen jarraitzeko edota efilm plataforma filmak etxean ikusteko. Bi zerbitzu digital horietara sartu ahal izateko hauxe da behar duzuna:

  • Erabiltzaile zenbakia: liburutegiko txartelaren zenbakia
  • Pasahitza: Tolosako liburutegiko txartela dutenen kasuan norbere izena dena minuskulaz.
  • E-maila aktibatuta izatea

Dena den, plataformetan sartzeko arazoak badituzue, jarri liburutegiarekin harremanetan: 943697462 edo liburutegia@tolosa.eus: 10:00-13:00 eta 16:00-20:00. Bestalde, lehendik maileguan hartutakoekin ez kezkatu, oraingoz, maiatzaren 4ra arteko epea duzu haiek itzultzeko eta epea luzatuko dugu behar izanez gero.

Informazioa