MusikaSanta Maria Parrokia

EASO KAPERA GREGORIANISTA + KAROL MOSSAKOWSKI - ORGANOAK PLAZARA

MusikaSanta Maria Parrokia

EASO KAPERA GREGORIANISTA + KAROL MOSSAKOWSKI - ORGANOAK PLAZARA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

EASO kapera Gregorianista + Karol Mossakowski (Organo)

Oso kontzertu interesgarria izango da, gregorianistek a capella koru zati ezberdinak interpretatuko dituzte eta ondoren Organistak zati horietan oinarritutako inprobisazioak egingo ditu.

Karol Mossakowski, Parisen bizi den organista poloniarra, Musikenen inprobisazio irakaslea da eta Radio Francen bizi da, nazioartean ibilbide bikaina duen organanista da.

Easo kapera gregorianista Donostiako EASO KORUA osatzen duen sailetako bat da.

 

Kaperak 25. Urteurrena ospatzen du eta parte hartu izan du parrokietako liturgia ugarietan eta emanaldi asko eman ditu Euskal Herriko hiri eta herri askotan, Espainian eta Frantzian, eliz musika asteetan eta musika-jaialdietan. Aipatzekoa da bere partaidetza Donostiako musika hamabostaldiko “Antzinako Musikaren sailean”, bi aldiz eta beste zikloetan beste 4 aldiz. Santanderreko Musika Jaialdian 6 urteetan segidan, Jakako Santiago bidearen Nazioarteko Jaialdian, Huescako Katedralean, Louvie-Juzoneko eliz musika astean, Pariseko “St. Louis en l’Île” elizan, Yusteko Carlos I enperadorearen Musika Kontzertuetan, Loiolako Iñigoren jaiotetxean, Loiolako mojen eta monjeen monasterioen Espainiako Kongresuan, Zenarruza (Bizkaia) eta Estibalitz (Araba) monasterioetan. Albal-eko (Valentzia) eliz musika zikloan, Liebanako (Cantabria) Toribio Sainduaren Jubileo ospakizun-urtean, Alacanteko eliz musikaren astean, Avilako Gregoriano Jardunaldietan eta Euskal Herriko hiriburuetan eta herri askotan...

Demetrio Esnaola espezialistak zuzentzen du taldea.

Karol Mossakowski interpretatzaile eta inprobisatzaile gisa duen gaitasunagatik da ezaguna. Aipatzekoak dira Pragako Udaberriko lehen saria eta Chartresko Sari Nagusia. Nazioartean ibilbide oso aktiboa du bi arlo horietan, eta etengabe lantzen ditu. Radio France Auditorioko organo-jole egoiliarra da 2019ko irailetik, eta kontzertu eta emanaldi ugariek publikoaren babesa lortu dute, berak duen karismari esker. (jarraitu irakurtzen ondoko artxiboan)

Informazioa
Santa Maria Parrokia
Nola iritsi