Antzerki-DantzaLeidor Zinema

DUBLINDARRAK - ADOS TEATROA

Antzerki-DantzaLeidor Zinema

DUBLINDARRAK - ADOS TEATROA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

James Joycen lanaren egokitzapena

Garbi Losadak zuzendutakoa

Lan paregabea, literatura unibertsalaren istoriako kontakizun onenetako bat

"Dublindarrak" ("Dubliners"), James Joycen kontakizun sinple baina sakona da, bizitzaren suntsikortasuna, gazte garaiko maitasun galduak eta oroimin eta iruzurrak zikindutako bizitza batzuen inguruan.

Jatorrizko kontaketa Dublinen kokatzen da, 1904. urteko Errege egunean. Adin eta sexu desberdineko maila ertain-altuko pertsonaia batzuk Morkan andereñoek bere egoitzan urtero antolatzen duten afarira iristen dira. Morkan andereñoak musika irakasleak dira eta gau-jaiak kutsu musikazalea dauka. Giroa ezinhobea da. Kanpoan elurra dihardu baina barrukaldean etxe-giro goxoa, janari atsegingarria, ohitura onak, lasaitasuna, anaitasuna eta umore ona harnasten dira.

Itxuraz sinplea den kontakizunak, sakonean, Irlandak garai hartan bizi zuen paralisi moral eta espirituala dauka mintzagai. Metaforikoki hildakoen lurralde bezala erakusten digu herrialdea, non oroitzapenak egunerokotasuna baino biziago dauden eta hildakoek bizidunak menderatuta dauzkaten. Honen arabera, 1904.urteko gizartean bukaerak hasierak baino ugariagoak dira eta bizitza desagertzera kondenatutako bide bat besterik ez da. Hildakoak ez dira hilik daudenak soilik, pasioz bizitzen jakin ez dutenak, jolas eta limurtzeetan galdu direnak eta beren mundua erori eta erremediorik gabe atzetik erori direnak baizik.

 

Idazlea:JAMES JOYCE

Egokitzapena:GARBI LOSADA / JOSE ANTONIO VITORIA

Zuzendaritza: GARBI LOSADA

Ekoizpen ejekutiboa: JOSÉ ANTONIO VITORIA

Azgiztapen diseinua: XABIER LOZANO

Eszenografia diseinua: GARBI LOSADA / JOSE ANTONIO VITORIA

Musika:JAVIER ASIN

Jantzi diseinua: TYTTI THUSBERG

Banaketa: ADOS TEATRO

AKTOREAK (alfabeto‐ordenean):

NAIARA ARNEDO, AITOR BELTRAN, ISIDORO FERNANDEZ, LIERNI FRESNEDO, ASIER HORMAZA, IÑAKE IRASTORZA, KLARA MENDIZABAL, ASIER SOTA

Hizkuntza: euskera

Informazioa
Leidor Zinema
Nola iritsi