MusikaPlaza Berria

DON INORREZ - GAU GIRO

MusikaPlaza Berria

DON INORREZ - GAU GIRO

Tolosa 20400 Gipuzkoa

DON INORREZ

Bide Ertzean taldeak atsedenaldi mugagabe bat hartu zuen 2016ko abenduan. Ordutik hona, Imanol Ubeda taldeko kantaria bakarkako ibilbidea prestatzen aritu da. Aurrerantzean, Don Inorrez ezizenarekin arituko da. Mugiro bila izeneko lehen diskoa Paco Loco ekoizle ezagunarekin batera grabatu du El Puerto de Santa Marian (Cádiz).

Bide Ertzeanen kutsua albo batera utzi gabe, Imanol Ubedak Gorka Urbizurekin batera osatutako Peiremans+ talde paraleloaren power pop estiloa da orain nagusi.

“Mugiro bira” biraren hasierak zaletuen eta adituen harrera beroa izan du. Uztailaren 13an ostirala, Tolosan arituko da zuzenean, Uda Giro udal zikloaren baitan. Lau dira oholtzara igoko diren musikariak: Imanol Ubedarekin batera Karlos Arancegui baterijole tolosarra, Fernando Neira baxujolea eta Ruben Caballero gitarrajolea arituko dira zuzenean.

 

Lehen bideoklipa, ikusgai

Argazkiak: Ibai Arrieta.

 

Informazioa
Plaza Berria
Nola iritsi