ErakusketakHiru taberna

CLARA PROBANZA

ErakusketakHiru taberna

CLARA PROBANZA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

CLARA PROBANZA ARRIZABALAGA

Clara Probanza Arrizabalagak (Urretxu, 1959) 2008an ekin zion bere ametsen materia zizelkatzeari, bizitza erro-errotik aldarazi zion gaixotasun larri bat sufritu ondoren, denbora gehiena sofa batean etzanda eman behar izan zuen garaian. Orduantxe hasi zen, ahizpa duen Concetta Probanza

ilustratzailearekin batera, koloretako eta kotoizko izaki miragarriz jositako mundu txiki bat eraikitzen. Geroago, izaki horien itzal luzeak bultzaturik-edo, fantasiazko mundu kolorista hura paperera eramaten hasi zen, horrek oinazea baretzen eta bere gorputzaren bazter txiki batean konfinatzen lagunduko

ziolakoan. Clara Probanzaren marrazkietan munduaren potentzia osoa islatzen da, bizitzaren posibilitate infinituak: beso bakarreko pertsonaiak, mila begiko buruak, txori-hankak dituzten gizakumeak... Izaki dibertigarri eta abismalak denak ere, supazterretik bizi-lezio paregabeak ematen dizkigutenak.


 

Informazioa
Hiru taberna
Nola iritsi