Antzerki-DantzaTopic

CHINCHULINA Y EL RUISEÑOR DE LA CHINA - LA CANICA

Antzerki-DantzaTopic

CHINCHULINA Y EL RUISEÑOR DE LA CHINA - LA CANICA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

CHINCHULINA Y EL RUISEÑOR DE LA CHINA - LA CANICA

Gomendatutako adina: Familiarra, 4 urtetik aurrera

Hizkuntza: Gaztelera

Iraupena: 45 min.

Txinako enperadorea jauregi eder batean bizi zen, munduko portzelanarik fi n eta hauskorrez eginiko jauregi batean, lorategi ederrez eta lore fi n eta usaintsuenez inguratuta. Enperadoreak bazuen alaba alai eta bizi bat, Chinchulina izenekoa. Chinchulina neskato lotsati xamarra zen, baina musika  entzun orduko ahazten zitzaizkion lotsak, eta dantzan hasten zen jauregiko txoko guztietan. Bere  alaitasuna hain zen kutsakorra, ezen bere aita, enperadorea bera ere, dantzan hasten baitzen berarekin. Egun batean, ordea, tristurak hartu zuen Chinchulinaren bihotza. Urretxindor Urdina izeneko txori baten txorrotxioak bakarrik itzuliko zion alaitasuna bere bihotz ximelari. Orduan, bere jauregi ederretik sekula atera gabeko Txinako enperadoreak tradizioa haustea erabaki zuen, Urretxindor Urdina izeneko txori bitxi haren bila joateko. Eta bere bilatze hartan deskubritu zituen inperio zabal hartako biztanle apalenen grinak, kezkak eta ametsak.

SARREREN SALMENTA: www.topictolosa.com atalean eta TOPICeko leihatilan.