IkastaroakTolosako Kultur Etxea

BULARREKO MINBIZIARI BURUZKO ZENBAIT IDEIA FEMINISTA - JABETZE ESKOLA

IkastaroakTolosako Kultur Etxea

BULARREKO MINBIZIARI BURUZKO ZENBAIT IDEIA FEMINISTA - JABETZE ESKOLA

Tolosa 20400 Gipuzkoa

BULARREKO MINBIZIARI BURUZKO ZENBAIT IDEIA FEMINISMOTIK

Hizlariak: Laura Muelas eta Aintzane Artola

Eguna: Urriak 21 (asteazkena)

Ordutegia: 18:00-20:00

Lekua: Tolosako Kultur Etxea (Trianguloa)

Hizkuntza: Ele bitan

Matrikula: Doan (aurrez izena eman behar da)

Bularreko minbizia, azken urteetan komunikabideetan eragina izan duen arren, agenda feministan gai nagusia ez den gaixotasuna da. Bere nagusitasuna gorabehera, aktibismoan edo diskurtso feministetan ez dugu jarrera argirik aurkitzen erakunde medikuetatik, publizitatetik eta beste gizarte-eragile batzuetatik datozen gaixotasunaren irakurketen aurrean. Hala ere, bularreko minbizia bizitzeko modu alternatiboak badaude eta gaixotasunaren aurretik, bitartean eta ondoren emakume izateak esan nahi duenaren gainean ezarritako feminitate jakin bati erronka egiten dioten bideak ere badira, osasun-prozesuen eta bularreko minbiziaren ikuspegi kritikoa aldarrikatzen dutenak. Saio honetan lehen pertsonako esperientziak eta ikuspegi antropologiko feminista artikulatuko ditugu.

 

Argibideak eta matrikula

Izen ematea irailaren 14tik aurrera

Jarduera hasi baino bi egun lehenago bukatuko da izena emateko eta matrikula egiteko epea, Tolosako Kultur Etxean. Matrikula ordainduko da izena emateko orduan.

Informazioa eskatzeko, hots egin ondoko telefono zenbakira edo mezua bidali posta elektronikora:943670383 / berdintasuna@tolosa.eus

 

Haurtzaindegi zerbitzua

Dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua egongo da, aurretik izena eman eta eskatuta.

Jarraiguzu

Facebook: Tolosa Berdintasuna

Twitter: @BerdinBerdin

 

OHARRA: Jarduera guztiak aurrez aurrekoak dira. Osasun-alarma egoera berri baten kasuan, jarduera edo saio batzuk modu birtualean eskaini ahal izango dira. Telematikoki parte hartzeko, ordenagailu edo telefono mugikor bidezko wifi konexioa behar duzue. Izena eman duzuenekin harremanetan jarriko gara.

 

 

 

 

Informazioa
Tolosako Kultur Etxea
Nola iritsi